"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Historian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, Isabel Coixet Castillok (Bartzelona, Espainia) Berlinaleko Panorama atalean aurkeztu zuen bere bigarren film luzea, Cosas que nunca te dije (Made in Spanish, 1996).
2000. urtean Miss Wasabi Films sortu zuen. Berlinen lehiatu zen Mi vida sin mí (Made in Spain, 2003) lanaren ondoren, La vida secreta de las palabras (Made in Spain, 2005) zuzendu zuen, Veneziako Orizzontin aurkeztua eta 4 Goya irabazi zituena, hala nola jatorrizko film, zuzendari eta gidoi onenenak. Hauek zuzendu zituen ondoren: Elegy (2008), Berlinen lehiatua; Mapa de los sonidos de Tokio (2009), Cannesen lehiatua; Ayer no termina nunca (Made in Spain, 2013); Learning to Drive (2014); Nadie quiere la noche (2015), Berlinen lehiatua; eta La librería (Made in Spain, 2017) film, zuzendari eta gidoi egokitu onenaren Goya sarien riabazlea.
2019an Elisa y Marcela estreinatu zituen Berlingo lehiaketan, bai eta Foodie Love saila ere. Hauek izan ziren Coixeten hurrengo lanak: Nieva en Benidorm (2020); El techo amarillo (Sail Ofiziala, lehiaz kanpo, 2022); Un amor (2023), Donostian lehiatua eta antzeztaldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra Hovik Keuchkerian aktorearentzat, eta Tre ciotole / Tres adioses (2025), Toronton estreinatua, aurten Made in Spain sailean emango dena.
Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kide izan zen 2006an. 2006an, halaber, Creu de Sant Jordi saria jaso zuen, 2018an Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatua izan zen Parisen eta 2020an Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen.
2025ean, hainbat urtean zehar egindako collageen hautaketa bat aurkeztu zuen, lehendabizikoz, Thyssen-Bornemisza Museoan eta, ondoren, Max Estrella galerian. 2026ko irailean erakusketa berri bat inauguratuko du San Telmo Museoan.



