"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cristina Jolonchek (Bartzelona, Espainia) 1989tik egiten du lan La Vanguardian; izan ere, hainbat erreportaje eta elkarrizketa argitaratu ditu egunkariaren igandekarian, eta gaur egun gastronomiari buruz idazten du hor, Comer en la web gunea zuzentzeaz gain.
Espainiako Errege Gastronomia Akademiak Gastronomia Sari Nazionala eman zion, eta Acadèmia Catalana de Gastronomia i Nutrició erakundeak, berriz, Premi Especial de l’Acadèmia saria.
Raíces Fundazioaren medioz, Cocina Conciencia proiektu soziala bultzatu du, bazterkeria-arriskuan dauden gazteak sukaldaritzaren bitartez gizarteratzea eta laneratzea duena jomuga.
Verónica Escuerrekin batera zuzendu du Snacks, bocados de una revolución dokumentala (Culinary Zinema, 2015) eta bi libururen egilea da: Guía secreta. ¿Dónde comen los grandes cocineros? eta De carne y hueso, conversaciones sobre la gastronomía y la vida, biak Libros de Vanguardiaren bidez argitaratuak.
Hamarkada batez eta 2025era arte, The World’s 50 Best Restaurants zerrendaren lehendakari izan da Espainia eta Portugalerako. 2021etik Quédate a comer podcasta zuzentzen du.



