"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Xabier Gutiérrezek (Donostia) Arzak jatetxe donostiarreko berrikuntza-saila zuzendu zuen 1990etik 2022ra.
Radio Euskadin, ETB2n eta halako hedabideekin aritzen da lankidetzan, elikaduraren eta jatetxeen sektoreko enpresetarako aholkularitzarekin uztartzen duela lan hori. Gainera, Basque Culinary Centerreko berrikuntza-masterretako irakaslea da.
Sukaldaritzako hamasei liburu eta sukaldaritzako estetikari buruzko bost saiakera argitaratu ditu, horietako hamar sarituak izanik: 2005eko Gastronomiako Sari Nazionala, 2006ko, 2008ko eta 2023ko Best World Cookbook Award, etab.
Noir gastronomikoaren generoko eleberriak ere idatzi ditu: El aroma del crimen (Destino, 2015), El bouquet del miedo (Destino, 2016), Sabor crítico (Destino, 2017), De entre el humo (Destino, 2019), El refugio de las mariposas (Destino, 2022), El juego de la muerte. Canfranc secreto (Libros Cúpula, 2025) eta Historias marcianas de un abuelo cocinero (KDP, 2026).
Gutiérrezen bloga, xabiergutierrezcocinero.com, leiho ireki eta dibertigarria da, gastronomia eta literatura interesatzen zaion edonorengandik gertu dagoena.



