"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ira Sachs (Memphis, Tennessee, AEB) haurrentzako antzoki batean hasi zen zuzentzen, Memphisen, oraindik institutuan zegoela. 1988an Zinemaren Historian eta Literatur Teorian graduatu zen Yale Unibertsitatean eta geroago New Yorkera joan zen bizitzera. Laster, zinema independentearen komunitate loretsuko kide aktibo bihurtu zen, eta, modu esanguratsuan, bat egin zuen ACT UPrekin, hots, HIESaren izurritearen urte txarrenetan gobernuaren gelditasunaren aurka borrokatu zen talde aktibista ez-bortitzarekin.
Hona hemen Sachsen zeinbait film luze: The Delta (1996), Forty Shades of Blue (2005); Keep the Lights On (2012); Love Is Strange (Sundance, Berlin-Panorama, Perlak, 2014); Little Men (Sundance, Berlin-Generation Kplus, Perlak, 2016); Frankie (2019); Passages (2023); eta Peter Hujar’s Day (2025). Sachsen film berriena, The Man I Love (Perlak), aurten estreinatu zen Cannesko lehiaketan, Telluriden —Toronton— izateaz gain (urrian, gainera, New York Film Festivaletik igaroko da).
Guggenheim, Rockefeller, MacDowell eta Yaddo bekak jaso ditu, eta Queer|Art erakundearen fundatzaile eta zuzendaria ere bada. Zinemaren, arte eszenikoen, literaturaren eta arte bisualen alorrean hainbat belaunalditako artista queer eta transen arteko aholkularitza eta trukea bultzatzeko sortutako erakunde artistikoa da Queer|Art.



