"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alice Bragak (São Paulo, Brasil) Cidade de Deus (Kátia Lund, Fernando Meirelles, Perlak) filmean egindako lanagatik lortu zuen 2002an nazioarteko ospea. Will Smithek Braga aukeratu zuen I Am Legend zientzia-fikziozko pelikulako (Francis Lawrence, 2007) beste protagonista gisa; obra hauetan rolak izan zituen horrne ondoren: Predatorsen remakea (Nimród Antal, 2010), Adrien Brodyrekin batera; eta Elysium (Neill Blomkamp, 2013), Matt Damonekin batera. Duela gutxi amaitu du Leila Slimaniren lehen eleberriaren egokitzapen brasildarraren filmaketa: In the Garden of the Ogre (Carolina Jabor).
Gaur egun, Dark Matter AppleTVko telesailean dihardu Amandaren rolean, Joel Edgertonekin batera, eta Man on Fire Netflixeko telesailean parte hartzen du, Yahya Abdul-Mateen II aktorearekin batera. Telebistan egin dituen lan berrienei dagokienez, honako hauek dira nabarmentzekoak: Teresa Mendozaren rol protagonistan Queen of the South USA Networkeko sailean; A Murder at the End of the World FX kanaleko saila, Emma Corrin eta Clive Owenekin batera; eta HBOko minisail We Are Who We Are, Luca Guadagninorena, Chloë Sevigny eta Kid Cudirekin.
Film hauetan hartu du parte Bragak: The Shack (Stuart Hazeldine, 2017), Sam Worthington eta Octavia Spencerrekin batera; The New Mutants (Josh Boone, 2020), Maisie Williamsekin eta Anya Taylor Joyrekin; The Suicide Squad (James Gunn, 2021); eta Hypnotic (Robert Rodriguez, 2023), Ben Affleckekin batera. Pixar Soul animaziozko filmean (Pete Docter, Kemp Powers, animaziozko film onenaren Oscar saria 2020an) ere parte hartu zuen.



