"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Genki Kawamurak (Yokohama, Japonia) 2012an argitaratu zuen bere lehen eleberria, If Cats Disappeared from the World. Liburua 35 hizkuntzatara itzuli da eta 3,5 milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Bere ondorengo lanen artean One Hundred Flowers eta The Horse and I daude, biak ere nazioartean itzuliak eta argitaratuak.
Bere idazle ibilbidearekin batera, Kawamurak film ugari ekoitzi ditu, horien artean Kimi no na wa / Your Name (Hautaketa Ofiziala, Proiekzio Bereziak, 2016) eta Suzume no Tojimari / Suzume (2022), Makoto Shinkairena, eta Kaibutsu (Munstroa, Perlak, 2023), Hirokazu Koreedarena.
2018an, Kawamurak zuzendari gisa debutatu zuen Dualityrekin, Cannesko Zinemaldiko film laburren lehiaketarako hautatua. 2022an zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Donostia Zinemaldian, bere lehen film luzeagatik, Hyakka / A Hundred Flowers (2022), bere eleberriaren egokitzapena. Bigarrena, 8-ban deguchi / Exit 8 (2025), Cannesko Zinemaldiko Hautaketa Ofizialaren (Midnight Screenings) parte gisa proiektatu zen. Filma 100 herrialde eta lurraldetan baino gehiagotan estreinatu zen.



