"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Patricia López Arnaizek (Gasteiz, Espainia) 80 egunean (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga Zinemira, 2010) filmarekin hasi zuen bere aktore-ibilbidea. Horren ondoren, Donostian hartu zuen parte La heridarekin (Fernando Franco, Sail Ofiziala, 2013; Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Marian Álvarezentzat), eta rol bat izan zuen, halaber Baztango trilogian (Fernando González Molina).
Alberto Rodríguezekin lan egin zuen La peste (2017) sailean, Julio Médemekin El árbol de la sangre (2018) filmean eta Alejandro Amenábarrekin Mientras dure la guerra (2019) pelikulan. 2020an, emakumezko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen Ane filmagatik (David López Sañudo, New Directors). Anen egindako lanagatik Forqué, Feroz eta Ojo Crítico sariak erdietsi zituen.
Ondoren, La hija (Manuel Martín Cuenca, Sail Ofiziala, lehiaz kanpo, 2021) eta 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola Solaguren, Zinemira, 2023) filmetan egin zuen lan. Azken hori, gainera, Berlinen estreinatu eta saritu zuten, Zilarrezko Biznaga beretzeaz gain Málagako Zinema-jaialdian, bait eta Feroz Saria ere.
2024an, Nina (Andrea Jaurrieta, Made in Spain; Málagako Kritikaren Epaimahaiaren Sari Berezia) eta Los destellos (Pilar Palomero, Sail Ofiziala) filmen protagonista izan zen, Azken horrek interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra eraman zuen Donostian, Goya eta Feroz sarietarako izendapenak jasotzeaz gain (besteak beste).
2025ean, Los domingos filmean (Alauda Ruiz de Azua; Urrezko Maskorra, Irizar Saria eta film onenaren Goya saria) hartu zuen parte, eta emakumezko aktore nagusi onenaren Goya eta Feroz sariak irabazi zituen horko lanagatik. Aurten Tiago Guedesek zuzendutako Aquí aurkeztu du Cannes Premieren.
Telebistari dagokionez, hauetan egin du lan protagonista gisa, besteak beste: La otra mirada saila (besteak beste, fikziozko lanetako emakumezko antzezle onenaren Ondas saria jaso zuen 2018an); Intimidad (antzeztaldeko emakumezko telesail-aktore onenaren Feroz saria), Isa Camposek zuzendutako Apagón saileko atal bat; eta Galgos, Félix Viscarret eta Nely Reguerarena.



