"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Catherine Paillék (Les Sables d’Olonne, Frantzia) La Fémisen ikasi zuen, Parisen. 2006an bere lehen film luzea idatzi zuen, L’apprenti / The Apprentice (Premio della Settimana Internazionale della Critica saria Veneziako Mostran, 2008), eta ordutik bere belaunaldiko zuzendari askorekin lan egin du: Jean-Bernard Marlin (Shéhérazade, Cannesko Semaine de la critique, 2018; Jean Vigo Saria, 2018; lehen lan onenaren César saria, 2019); Guillaume Brac (À l’abordage / All Hands on Deck, Berlinale Panorama, 2020); Vincent Maël Cardona (Les Magnétiques / Magnetic Beats, Cannesko Quinzaine des cinéastes atala, 2021; lehen lan onenaren César saria, 2022).
Beste herrialde batzuetako zuzendariekin ere idatzi du, hala nola Franco Lollirekin (Gente de Bien, Aipamen Berezia Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinosen, 2014) eta Kiyoshi Kurosawarekin (Daguerreotype, 2016). Duela gutxi stop motionen grabatuko zen film bat idatzi du, Savages izenekoa eta Claude Barrasek zuzendua (Locarnoko Zinema-jaialdia, 2024; Annecyko Animazio Jaialdia, 2024; Cannesko Hautaketa Ofiziala, lehiaketatik kanpo, 2024).
Gaur egun, Franco Lolli eta Claude Barrasekin batera idazten du, horiekin luzaroan izan duen kolaborazioarekin jarraituz.



