"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Txani Rodríguezek (Laudio, España. 1977) Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eleberriak idatzi eta argitaratu ditu (azken hori finalista izan zen Barbastro Hiriko Eleberri Laburraren Nazioarteko XLVII. sarian). El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki ere argitaratu ditu, La carrera del sol (2008) izanik nabarmengarriena (hainbat hizkuntzatara itzuli zen).
Rodríguezen Los últimos románticos eleberriak (Seix Barral, 2020) arrakasta handia lortu zuen nola kritikaren hala irakurleen artean, eta 2021eko Euskadi Literatura Saria beretu zuen gaztelaniazko literaturaren kategorian. Itailerara, bulgarierara eta turkierara itzulia izan da eta David Pérez Sañudok zinemara egokitu zuen: Azken erromantikoak (Los últimos románticos, New Directors, 2024). La seca (Seix Barral, 2024) da bere azken eleberria, oraingoz.
Radio Euskadiko saio kulturalen ohiko kolaboratzailea da, baita El Correo eta El Diario Vasco egunkarietako zutabegilea ere. Sormenezko idazketako irakaslea da Ateneu Barcelonèseko Escola d'Escripturan eta ALEA Literatur Elkartean.



