"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Simon Blondeau (Rouen, Frantzia). Sorbonne Nouvelle – Paris 3 Unibertsitatean graduatu zen, Zinemako master batekin, eta hiriburuko hainbat zinema-aretotan hasi zen lanean. Geroago Toulousera joan eta Utopia zinema-aretoekin lan egin zuen hor. 2011n L’Atalante zinema-aretoetako (Baiona) zuzendaritza artistikoan hasi zen lanean, eta nola bitartekaritzako hala zinema-hezkuntzako proiektuak garatu zituen.
2014an, Gabarra Filmsen —euskal zinema Frantzian banatzean diharduen enpresaren— arduradun gisa hasi zen lanean. 2020tik aurrera, École au cinéma gailua koordinatzen du Pirinio Atlantikoetan (nazioan parte hartzen du filmen hautaketan).
L’Atalanteko programazio-lantaldearekin batera, Baionako Rencontres sur les Docks zinema-jaialdiaren ildo editoriala hartzen du bere gain urtero. Haurrentzako programazioaz eta zinema-ondareaz ere arduratzen da, zinematik kultura zabaldu eta transmititzearen aldeko apustua eginez. Epaimahaikide izan da Frantziako hainbat zinema-lehiaketatan, hala nola Cannesko Zinema-jaialdian (Gazteriaren Saria) eta Toulouseko Cinespañan.



