"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Casimiro Torreiro Gómez (Montevideo) Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioako kanpusa) eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1988tik 2024ra bitartean, zinemagintzarekin lotutako hainbat irakasgai irakatsi zituen; zehazki, UABn (Bellaterra) Sormenezko Dokumentalen Masterrean irakasle gisa dihardu 1999az geroztik, eta 2006-2007 ikasturtetik, berriz, Madrilgo Carlos III .a Unibertsitatean ere ematen ditu eskolak.
Zinema-kritikaria da hainbat argitalpenetan, hala nola Dirigidon eta Fotogramasen, baita El País egunkarian ere (1989-2006), Secuencias unibertsitate-aldizkariaren aholku-batzordeko kideaz gain. Beste hainbat argitalpenetan, halaber, ohiko kolaboratzailea da, besteak beste, Nosferatu aldizkari monografikoan.
Hainbat liburu idatzi ditu, batez ere zinema espainiarrari buruzkoak (El guion en el cine español. Quimeras, picarescas y pluriempleo, 1999ko Espainiako Arte Zinematografikoen Akademiaren ikerlan onenaren saria), zinema dokumentalari buruzkoak (El documental en España. Historia, estética e identidad, Espainiako Arte Zinematografikoen Akademiaren saria, 2023) eta zinemaren historia orokorrari buruzkoak.
Gaur egun Málagako Zinema-jaialdiko zuzendaritza-batzordeko kidea da.



