"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Agustina Llambi Campbellek (Buenos Aires), bere jaioterriko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen. La Unión de los Ríos ekoiztetxe argentinarreko zuzendaria da.
Santiago Mitreren film hauek ekoitzi ditu: El estudiante (2011, Epaimahaiaren Sari Berezia Locarnoko Cineasti del Presente atalean); La patota / Paulina (Horizontes Latinos, 2015; Cannesko Semaine de la critique atalean Grand Prix eta FIPRESCI Sariak eta Donostiako Horizontes Saria); La cordillera (2017, Donostia Sariaren Emanaldi Berezia eta Cannesko Un Certain Regard atalean aurkeztua); Petite fleur (2022; BAFICI inauguratu zuen); eta Argentina, 1985 (Perlak, 2022; Venezian lehiatua, non FIPRESCI Saria lortu zuen, eta, geroago, hitzik gabeko film onenaren Golden Globe saria irabazi zuena, baita film iberoamerikar onenaren Goya saria eta film onenaren Platino saria ere, Oscar eta BAFTA sarietarako izendatua izateaz gain).
Hauek ere ekoitzi ditu: El cielo del Centauro (Hugo Santiago, 2015; BAFICI inauguratu zuen); Alejandro Fadelen Los salvajes (2012, Cannesko Semaine de la critique atalerako hautatua) eta Muere, monstruo, muere (2018, Cannesko Un Certain Regard atalean aurkeztua); eta Dolores Fonziren lehen lana, Blondi (Horizontes Latinos, 2023; BAFICIn lehiatua).
2024an eta 2025ean El tema del verano (Pablo Stoll) eta Vieja loca (Martín Mauregui) filmak —biak Sitgesen aurkeztuak— ekoitzi zituen, bai eta Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala inauguratu zuen 27 noches ere (Daniel Hendler).
Gaur egun, Villaflor filmaren —Santiago Mitreren seigarrenaren— postprodukzio-prozesuan dihardu.



