"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jérôme Vidal (Paris) duela hogeita hamar urtetik gora hasi zen zinema-ekoizle gisa lanean. 2008tik, Noodles Productionen buru gisa gauzatzen du bere jarduera bereziki, lehen eta bigarren film luzeen garapenean eta ekoizpenean, baita nazioarteko egileen filmen koprodukzioan ere, batik bat, Espainiako zinemaren alorrean.
Vidalek ekoitzi edo koproduzitutako hainbat film sarituak izan dira Donostia Zinemaldian: Los lunes al sol (Fernando León de Aranoa, Urrezko Maskorra, 2002); La mujer sin piano (Javier Rebollo, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, 2009); El muerto y ser feliz (Javier Rebollo, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, José Sacristánentzat, 2012); Blancanieves, (Pablo Berger, Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Macarena Garcíarentzat, 2012); Evolution (Lucile Hadziilovic, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Epaimahaiaren Argazki Onenaren Saria, 2015); eta El llanto (Pedro Martín-Calero, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, 2024).
Haren filmografiak honako film hauek biltzen ditu: Chacun pour soi / Each for Himself (Bruno Bontzolakis, 1998), Dans les champs de bataille / In the Battlefields (Danielle Arbid, 2004) eta Eldorado (Bouli Lanners, 2008), guztiak Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean aurkeztuak; Aloft (Claudia Llosa, 2014), Berlinen lehiatua; Madre (Rodrigo Sorogoyen, 2019), Emakumezko aktore onenaren Orizzonti saria Marta Nietorentzat Veneziako Mostran; Un año, una noche (Isaki Lacuesta, Perlak, 2022), Ecumenical Jury epaimahaiaren Saria Berlinen; eta Robot Dreams (Pablo Berger, 2023), Cannesen emanaldi berezi gisa aurkeztua eta animaziozko film onenaren Oscar sarirako izendatua.



