"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eva Gancedok (Madril) Madrilgo Real Conservatorio Superior de Música ikastetxean egin zituen musika-ikasketak, eta Bostongo Berklee College of Music eskolan Fullbright beka batekin zabaldu zuen bere prestakuntza.
Gancedoren konposizioak Ara Malikianen Ganbera Taldeak, Jorge Pardoren jazz-laukoteak, Pragako Orkestra Sinfonikoak, RTVEko Orkestrak edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu izan dituzte, besteak beste.
Film hauetarako musika konposatu du: La buena estrella (Ricardo Franco, 1997; jatorrizko soinu-banda onenaren Goya saria); Arderás conmigo (Miguel Ángel Sánchez, 2002; jatorrizko abesti onenaren Goya sarirako izendapena); eta La noche del hermano (Santiago García de Leániz, 2005; soinu-banda eta jatorrizko abesti onenen Goya sarietarako izendapenak). Halaber, Zinema Idazleen Zirkuluaren Saria ere jaso du, jatorrizko soinu-banda onenaren kategorian, La buena estrella eta La Reina Isabel en persona (Rafael Gordon, 2000) filmengatik, Telebista Akademiaren Iris sarietarako izendatua izateaz gain La rosa de piedra filmerako (Manuel Palacios, 1999) konposatutako musikagatik.
Eszena-alorrari dagokionez, José Monleón antzerki-zuzendariarekin eta Carmen Senra dantza-zuzendariarekin lan egin izan du. Irakaskuntzan, bestalde, Madrilgo Real Conservatorio Superior de Música kontserbatorioko eta beste zentro batzuetako irakasle izan da.
Gaur egun, grabazio-estudioko musika-ekoizle gisa eta Ikus-entzunezko Baliabideetarako Konposizio Masterreko (Centro Superior Katarina Gurska zentroa) zuzendari gisa egiten du lan, baita Centro Superior Música Creativa eskolako irakasle gisa ere.



