"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aranzazu Calleja (Bilbo) ikus-entzunezko musikagileak ibilbide luzea du zineman. Arte Ederretan lizentziatua eta biolin-jotzailea, Bartzelonako Taller de Músics eta Bostongo Berklee College of Music zentroetan osatu zuen bere heziketa. 2014an Berlinale Talentsen parte hartzeko hautatu zuten, Berlinaleko 64. edizioan.
Azken urteotako euskal zinemari dagokionez, ekoizpen garrantzitsuenetako batzuen musika konposatu du, besteak beste, hauena: El hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019), Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azúa, Zinemira, 2022), Irati (Paul Urkijo, Zinemira, 2022; Maite Arroitajauregirekin batera konposatua), eta Marco (Aitor Arregi, Jon Garaño, Perlak, 2024). Akelarreko (Pablo Agüero, Sail Ofiziala, 2020) soinu-bandagatik (Maite Arroitajauregirekin batera konposatua) jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen.
Berrikiago, Los aitas (Borja Cobeaga, Zinemira, 2025) eta Maspalomas (Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, 2025) pelikulen musikan lan egin du. Maspalomasek Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen (interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra José Ramón Soroizentzat, ex aequo); jatorrizko musika onenaren Goya, Feroz eta Platino sarietarako izendapenak jaso zituen arestian aipatutako filmak.
Callejaren lanik berriena Salitreren soinu-banda da; Norma Vilaren lehen lana Sitgesko jaialdiaren 2026ko edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da.



