"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Juan Pablo Millerrek (Buenos Aires) 1997an hasi zen UBAn Komunikazio Sozialeko ikasketak egiten eta, aldi berean, ekoizpen zinematografikoan hasi zen lanean.
2009an Tarea Fina sortu zuen, bere ekoiztetxea. Bere lehen koprodukzioen artean Las acacias (Pablo Giorgelli, Horizontes Latinos, 2011) dago, Cannesko Caméra d’Or eta Donostiako Horizontes sariak irabazi zituena.
Ordutik, 35 film baino gehiago ekoitzi ditu, eta horien erdia baino gehiago egileen lehen lanak dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ciencias Naturales (Matías Lucchesi, aipamen berezia Horizontes Latinosen, 2014), Las buenas intenciones (Ana García Blaya, New Directors, 2019), Sublime (Mariano Biasin, Horizontes Latinos, 2022), Alemania (María Zanetti, Horizontes Latinos, 2023), El llanto (Pedro Martín Calero, Sail Ofiziala, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, 2024) eta Hijo mayor (Cecilia King, Horizontes Latinos, 2025).
Zuzendari ezagunen filmak ere ekoitzi ditu: Paula Hernández –Los sonámbulos (Horizontes Latinos, 2019), Las siamesas (2020) eta Un amor (2011)–, Ariel Rotter –La luz incidente (2015) eta Un pájaro azul (2023)–, Natalia Smirnoff –El cerrajero (2014), eta La afinadora de árboles (2019)–, Pablo Giorgelli –Invisible (2017)–, Inés Barrionuevo –Julia y el zorro (New Directors, 2018)– eta Gaspar Scheuer –Samurai (2012) eta Delfín (2019)–.
Millerren ekoizpenak munduko jaialdi nagusietan estreinatu dira. Tarea Finak narrazio-modu berriak aztertzen dituzten proiektuak bultzatzen jarraitzen du.



