"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jonathan Romneyk (Londres) erregulartasunez idazten du The Observer, The Financial Times, Sight & Sound eta Screen Dailyre argitalpenetarako; editore kolaboratzailea ere bada Film Commenten. Aurretik, The Independent on Sunday eta The New Statesman bideetarako zinema-kritikaria eta City Limits aldizkariko zinema-editorea izan zen. Halaber, Los Angeles Times, London Review of Books, Frieze, Modern Painters eta Caimán Cuadernos de Cine argitalpenetarako ere idatzi izan du.
2025era arte irakasle bisitaria izan zen Beaconsfieldeko National Film and Television Schoolen, eta 2024ra arte, zinema frantziarreko programazio-aholkularia BFI London Film Festival jaialdian.
Man Goes to the Doctor and the Doctor Says... (2001), A Social Call (2002) eta L'assenza (2013) film laburrak idatzi eta zuzendu ditu, Fiona Tanek zuzendutako History’s Future film luzearen gidoigileetako bat izateaz gain. Film hori Rotterdameko Zinema-jaialdiko Tiger Competitionen estreinatu zen 2016an.
Celluloid Jukque: Popular Music and the Movies since the 50s (1995), Short Orders: Film Writing (1997) eta Atom Egoyan (2003) liburuak idatzi ditu.



