"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dana Blankstein Cohenek (Einsiedeln, Suitza) Jerusalemgo Sam Spiegel Film and Television Schoolen ikasi eta ohoreekin graduatu zen. Camping film laburra 2007an estreinatu zen Berlinalen. 2014tik 2016ra, zinemako eta telebistako udal-sail bat sortu eta zuzendu zuen. 2016tik 2019ra Israeli Academy of Film and Television taldeko CEO izan zen. Europako Zinema Akademiako kidea da, eta Big Sister Irabazi-asmorik gabeko erakundearen kontseilukide fundatzailea da (zinema eta telebistaren industrian genero-berdintasuna sustatzeko jomuga du erakunde horrek).
2019an CEO eta zuzendari exekutibo izendatu zuten Sam Spiegel Film and Television Instituten. Kargu honetan eskola eta haren ekimen ugariak gainbegiratzen ditu. International Film Lab zabaldu zuen, Sam Spiegel Series Lab —2022an Netflixekin lankidetzan abiarazia— bultzatzeaz gainera. Horrez guztiaz gainera, ikasle arabieradun eta palestinarrentzako ikasketa-esparruak eta egile-film independenteak garatu ditu Cinema by Sam Spiegelen bitartez.



