"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tamar Novasek (Santiago de Compostela, Espainia) 11 urterekin hasi zen lanean zineman La lengua de las mariposas (José Luis Cuerda) filmean, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaz kanpo estreinatu zena 1999an.
Galiziarrak zineman egindako lan hauek dira nabarmentzekoak: Mar adentro (Alejandro Amenábar, 2005), Goya saria eta gizonezko aktore berri onenaren saria (Unión de Actores); Los abrazos rotos (Pedro Almodóvar, 2009), Cannesen lehiatua; Un otoño sin Berlín (Zinemira, 2015), Lara Izagirreren lehen lana; Elisa y Marcela (Isabel Coixet), Berlinalen lehiatua; Quien a hierro mata (Paco Plaza, 2019); A 1.000 km de la Navidad (Álvaro Fernández Armero, 2021); eta O corpo aberto (Ángeles Huerta, 2022) eta Salta! (Olga Osorio, 2023), egileen lehen lanak biak (gizonezko aktore onenaren Mestre Mateo saria eraman zuen bi urtez jarraian lan horiengatik).
Zinemaldiaren azken edizioan, hiru lanengatik egon zen Donostia Zinemaldian: Rondallas (Daniel Sánchez Arévalo, Belodromoa; antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Goya sarirako izendatu zuten Novas film horrengatik); 8 (Julio Médem, Made in Spain); eta Parecido a un asesinato (Antonio Hernández, RTVE Galak). Aurten Caminando con el Diablo filma —Rubén Pérez Barrenaren lehen lana— estreinatuko du, baita Daniel Sánchez Arévalorekin egindako bigarren lana ere, Colisión.
Gainera, Fariña, Los pacientes del doctor García, El desorden que dejas eta Clanes sailetako protagonista ere izan da, baita Ardorakoa —estreinatzeke dagoen sailekoa— ere.
Antzerkian, Espainiako Centro Dramático Nacionalen egin zuen debuta Fernando Fernán Gómezen El viaje a ninguna parte lanarekin, 2014an. Urte horretan bertan, Unión de Actores elkarteak gizonezko antzeztaldeko antzerki-aktore onenaren sarirako izendatu zuen, Comedia y sueño lanagatik. CDNra itzuli zen Viaje de Galileo (2016) eta El jardín de los cerezos (2019) antzezlanekin.



