"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Utrechten Alemaniar Hizkuntza eta Literaturako masterra egin ondoren, Mariëtte Rissenbeek (Posterholt, Herbehereak) Berlinera joan zen bizitzera, eta 1986an zinemagintzan hasi zen lanean, Tobis Filmkunst banaketa-etxe independentean erosketa-arduradun gisa 1995era arte. Urte horretan Regina Ziegler Filmproduktion etxean hasi zen, nola telebistarako hala zinemarako filmak ekoizten, hala nola Erotic Tales nazioarteko saila, Fridrik Thor Fridriksson, Jos Stelling eta Mika Kaurismäki zinemagile ezagunek zuzendua. Ekoizle independente gisa, Mika Kaurismäkiren Highway Society izeneko road moviea (1999) ekoitzi zuen Hanburgon.
2000. urtean Munichera joan zen Hoffmann & Vogesekin telefilm bat ekoiztera, eta 2002an German Filmsen sartu zen, zinema alemaniarra munduan sustatzeko erakunde nazionala izanik berau. Zuzendari laguntzaile gisa hasi eta 2010ean zuzendari exekutiboaren kargua hartu zuen. 2019an Berlinalen zuzendari exekutibo izendatu zuten, eta hala jardun zen 2024ra arte. Harrez geroztik, nazioarteko zinemagile, jaialdi eta instituzioetarako aholkulari, mentore eta ekoizle gisa dihardu. Tayfur Aydınen Far Away filmaren koproduktore izan zen; 2025ean Tallingo Zinema-jaialdiko dokumentalen lehiaketan estreinatu zen obra hori.



