"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ECAMen hezia, Ion de Sosak (Donostia) Punto de Vista jaialdian estreinatu zuen bere lehen film True Love (2010), Márgenes jaialdiaren lehen edizioan film onenaren saria eskuratu zuena.
Bigarrena, Sueñan los androides (2015) izenekoa, Berlinaleko Forum atalean estreinatu zen. Berriena, Balearic (2025), Locarnoko Zinema-jaialdian estreinatu eta Sitgeseko Sail Ofizialean lehiatu zen, zuzendari berri onenaren Goya sarirako izendapena jasotzeaz gain.
2023an, Mamántula film ertaina estreinatu zuen Zabaltegi-Tabakaleran, eta fikziozko film labur onenaren Goya sarirako izendatua izan zen lan hori. Leyenda Dorada (Zabaltegi-Tabakalera, Kimuak, 2019) eta Mater (Eusko Label, 2025) film laburrak ere aurkeztu ditu Zinemaldian.
Argazki-zuzendari gisa, bestalde, Espíritu sagrado (Chema García Ibarra, 2021), La parra (Alberto Gracia, 2024), Ariel (Lois Patiño, 2025) edo Aro berria (Irati Gorostidi, 2025) film luzeetan lan egin du, eta Kutxabank-New Directors Sariaren Aipamen Berezia jaso zuen Donostia Zinemaldian.
Arestian aipatutako lanetako batzuetan, halaber, ekoizle gisa ere parte hartu du, Leire Apellanizekin batera, elkarrekin duten ekoiztetxearen medioz (Apellaniz y De Sosa).
De Sosaren filmak hainbat jaialdi, museo eta kulturguneetatik igaro dira: BAFICI, Locarno, Rotterdam, BFI, Viennale, Lincoln Center, Reina Sofía Museoa, etab.



