"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Catarina Vasconcelos (Lisboa) Lisboako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean graduatu zen. ISCTE-IULen Antropologia Bisualeko graduondoko bat eta Londresko Royal College of Art ikastetxean master bat egin zituen. 2014an, bere graduazio-filma —Metáfora ou a Tristeza Virada do Avesso izenekoa— Cinéma du Réel jaialdian (Paris) estreinatu zen (nazioarteko film labur onenaren saria beretu zuen bertan).
2020an, bere lehen film luzea —A metamorfose dos pássaros / The Metamorphosis of Birds— Berlinaleko Encounters atalean estreinatu zen (FIPRESCI saria), eta geroago Donostia Zinemaldian (Zabaltegi-Tabakalera saria) eta bestelako jaialdietan (New Horizons, Vilna, Pesaro, IndieLisboa, etab.) saritu zuten. 2021ean, nazioarteko film onenaren Oscar sarirako hautagai izendatu zuten filma, Portugalen ordezkari gisa. 2022an zuzendari eta dokumental onenen Sophia sariak jaso zituen.
2023an, Nocturno para uma floresta film laburra Pardi di Domanin (Locarno) estreinatu zen, eta, geroago, New York, IndieLisboa, Viennale, Zinebi eta Hong Kongeko lehiaketetan hautatu zuten, besteak beste. Gaur egun bere hurrengo film luzean ari da lanean, Unfinished Painting deritzonean.



