"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailak hamahiru proposamen jasoko ditu aurten, eta horietako hamarrek mundu mailako estreinaldia izango dute Donostian. Igor Legarretaren Inurri itsuak filmarekin irekiko da saila.
Izar Films ekoiztetxea sortzaile Izaskun Arandia bere birraitonaren arrastoa jarraitzen du Irailak filmean. Horrez gain, Alejandro Cortés Calahorraren La maleta de Álex road movieak aita nor zen ezagutzeko Dodók egindako bidaia jaraitzen du.
Aitor Aranguren Ordóñezen 300 haritz lehen film luzeak Mahaia Kolektiboko hogeita hiru kide biltzen ditu aurrera egiteari buruz hausnartzek
Lehen lana du Simulacro Nitya López Saitua zuzendariak ere, eta Iraia Elias eta Miguel Garcés aktoreekin birsortu du bere gurasoen haustura eragin zuen eztabaida.
Ez fikzioan zein telebistan eskarmentua duen Jabi Elortegik Gatibu rock taldearen 25 urteko ibilbidearen errepasoa egiten du Gatibu, agur esan barik ez-fikzioan. Ibilbideak ibilbide, zortzi urtetan zehar grabatutako lana aurkezten du Elsa Oliarj-Inès zuzendariak Txakun txakür ez-fikzioan.
Maite Ibáñezek, berriz, Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica filmean misiolari bilbotarraren testigantza biltzen du; 1945eko abuztuaren 6an Hiroshiman zen Enola Gay bonba-hegazkinak lehen bonba atomikoa jaurti zuenean. David Taberna eta Iñigo Puerta El Diario Vasco egunkariko kazetariek, ostera, Izarrak aurkeztuko dute, euskal gastronomia eta Donostiako ingurunea munduan erreferente bakar bihurtzera eraman dituen ibilbidea aztertzen duen ez-fikzioa. Arantxa Aguirreren Un tal Karlos filmak egingo du sailaren itxiera, Karlos Argiñano sukaldari eta telebista aurkezlearen bizitzaren errepasoa eginez.
Haien mundu-estreinaldia Zinemaldian izanagatik, Zinemiratik kanpoko sailetan hautatuak izan diren beste film batzuk ere lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko, zehazki, 20.000 eurokoa izango da saria, film irabazlearen ekoizleentzat.
NAIA ARANTZAMENDI



