"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoizle-elkarteak ematen duten ohorezko Zinemira sariaren bidez Jose Ramon Soroiz aktorea omenduko dute Euskal Zinemaren Galan. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidean Euskal Herriko zinemaren, antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen bilakaeraren lekuko eta protagonista izan den aktoreari Maspalomas filmak bere ibilbideari nazioarteko oihartzuna eta mugez gaindiko aitortza ekarri dizkio. Lan horri esker Donostia Zinemaldiko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta Goya saria eskuratu zituen, azken hori irabazi duen lehen euskal aktorea bihurtuz.



