"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jon Plazaola aktoreak aurkeztu duen ekitaldian, J.A. Bayona zinemagileak eman dio Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia, eta David Lynch zenari eskaini dio saria aktoreak. Bidenabar, honako hau adierazi du: “Beste pertsona batzuengan bizitzen ahaleginduz bizitzea eta, bidean, zeure burua gehiago deskubritzea da aktore izatearen plazera”.
Mulholland Drive filmeko interpreteak bi minutu luzeko txaloaldia jaso du Kursaal auditorioan zutik jarritako ikusleen aurrean. Txaloak eten behar izan ditu bere mezua hasteko. Aktoreak adierazi duenez, “hunkituta” dago saria jasotzeagatik, eta aldi berean “harrituta” ere bai, bere ibilbide osoari eskainitako saria jaso duelako, bere ibilbidea oraindik bete-betean dagoela edo, are gehiago, hasi berria dela sentitzen duen arren. “Oraindik asko dut nire barruan emateko”, ziurtatu du.
Wattsek David Lynch zenari eskaini dio Donostia Saria, bera nazioarteko ospera eraman zuen filmaren zuzendariari. “Aktore izan nahi zuen eta amets egitera ausartu zen neska hartan pentsatzen dut; ezinezkoa zirudiena amestu zuen eta, hogeita hamar urte geroago, hemen dago, sari zoragarri hau jasotzen”, adierazi du. Hasierak ez zirela errazak izan azaldu du: “Ezezko asko jaso nituen, eta jende askok esan zidan ez nuela lortuko, ez nintzela zinemara egokitzen. Baina aurrera jarraitu nuen, eta tematu egin nintzen. Hamar urte eman nituen bazterketa eta ezezkoen artean, harik eta David Lynch agertu eta nire bizitza aldatu zuen arte”.
Andrea de Toro García



