"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Esther Garcíaren omenez, 73. edizioan Donostia Saria jasoko baitu El Deseo ekoiztetxeak Espainiako eta Latinoamerikako zinemagileei emandako laguntzagatik, irailaren 5ean Relatos salvajes/Wild Tales (Damian Szifron, 2014) filmaren proiekzioa izango da Zinemaldia + Plus saio berri batean.
Sinopsia: Berdintasun ezak, bidegabekeriak eta bizi dugun munduaren exijentziak estresa edo depresioa eragiten diote jende askori. Batzuk lehertu egiten dira. Haien inguruko filma da honakoa.