Donostia Zinemaldiko logotipoa hautatutako filmeek, babesle ofizialek, laguntzaileek, hornitzaileek eta Zinemaldiaren inguruan informatuko duten komunikabideek bakarrik erabili ahal izango dute. Gainera, logotipoa erabiltzeko, antolatzaileek baimena eman beharko dute aldez aurretik.
ZINEMALDIAREN marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztiak jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere.
ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.
Honako logotipo hauek dira adibideetako batzuk. «Deskargak» orrian, bertsio guztiak eskuratu ahal izango dituzu osorik eta eguneratuta.
Jarraian, erabilera okerren adibide batzuk agertzen dira.