Sartu nire zinemaldira Deskonektatu

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'AND qng477.fss_acreditados.fss_acr_id >= 650000 AND qng477.fss_acreditado' at line 19, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 37

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 146

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 174

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near '' at line 8, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 260
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea  > Artxiboa > Datu historikoak
Datu historikoak
 

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Aurten Zinemaldia 64. ediziora helduko da, 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.

Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortua, berehala lortu zuen FIAPFek (Filme Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiaketarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker. Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako filmeetan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrez gero. Horixe da Maskorraren sorrera, sasoi hartan zilarrezkoa zena, eta berau erabakitzeko nazioarteko epaimahai bat eratu behar zen.

1957an "A" maila behin-betiko eman zitzaionean, eta maila nagusietarako Maskorra urrezko bihurtu zenean, zinemaldiaren berezko ikonoak agertu ziren. Horixe da gaur egun ere aurrera egiteko erabiltzen den erreferentzia, alegia, irekitasunaren aldeko korronteren aukera, garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, eta oraindik ere bizirik dirauena. Zeren Donostiako Zinemaldiaren ardura nagusia unean uneko zinerik kezkatsuenaren eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea baita.

Lehen urte haietatik hona ugari izan dira Zinemaldira bertaratu diren zineko pertsona ospetsuak, Donostiari distira kosmopolita itzuliz eta "glamour" apur bat emanez; hori bai, zine onarekin loturik betire. Federico Fellini, Gloria Swanson, Alfred Hitchcock, Kirk Douglas, Jean-Luc Godard, Deborah Kerr, Leslie Caron, King Vidor, Monica Vitti, Anthony Mann, Bernardo Bertolucci, Anhony Quinn, Audrey Hepburn, Franco Zeffirelli, Francis Ford Coppola, Fritz Lang, Francisco Rabal, Robert Altman, Howard Hawks, Nicholas Ray, Elizabeth Taylor, François Truffaut, Orson Welles, Fernando Rey, Luis Buñuel, Steven Spielberg, Joseph von Sternberg, Imperio Argentina, Richard Burton, Gina Lollobrigida, Harrison Ford, Nikita Mikhalkov, Pedro Almodóvar, Victoria Abril, Sergio Leone, Roman Polanski, Sam Peckinpah, Jacqueline Bisset, George Peppard, Louise Rainer, Alberto Sordi, Sydney Pollack, Peter O'Toole, Joseph L. Mankiewicz, Charlton Heston, Glenn Close, Anjelica Huston, Sophia Loren, Stanley Donen, Mel Gibson, Keanu Reaves, Matt Dillon, Ethan Coen, Antonio Banderas, Bertrand Tavernier..., besteak beste, euren filmeak aurkeztera etorri ziren eta euren nortasunak arrasto ezabagaitza utzi du Zinemaldiaren memorian.

Euren jardunbidearekin zine munduari hainbeste eman diotenei esker ona adierazteko Donostia Saria sortu zen 19886an, eta orain arte hiriaren omenaldi hori honako hauek jaso dute: Gregory Peck (1986), Glenn Ford (1987), Vittorio Gassman (1988), Bette Davis (1989), Claudette Colbert (1990), Anthony Perkins (1991), Lauren Bacall (1992), Robert Mitchum (1993), Lana Turner (1994), Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995), Al Pacino (1996), Michael Douglas, Jeremy Irons eta Jeanne Moreau (1997), Anthony Hopkins eta John Malkovich (1998), Fernando Fernán-Gómez, Vanessa Redgrave eta Anjelica Huston (1999), Michael Caine eta Robert de Niro (2000), Francisco Rabal, Warren Beatty eta Julie Andrews (2001), Jessica Lange, Bob Hoskins eta Dennis Hopper (2002), Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003), Woody Allen, Annette Bening eta Jeff Briges (2004), Ben Gazzara eta Willem Dafoe (2005), Max Von Sydow eta Matt Dillon (2006), Meryl Streep eta Antonio Banderas (2008), Ian McKellen (2009), Julia Roberts (2010), Glenn Close (2011), John Travolta, Olvier Stone, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman (2012).

Azkenik, Zinemaldiari buruz hitz egiten dugunean ezin aipatzeke utzi mundu zabalean ezaguna den hiri honek bere zine-jaialdiri eman dion nortasun eta irudi bereizgarria. Hiria Zinemaldiaren lankide ezin hobea baita zinearekin berraurkitzeko egitasmo horretan. Donostiako egun-argia eta hiri-paisajea aliatu bikainak dira zinearen historiako une desberdinak gogora ekartzen dituzten hormirudiak ziutatean han-hemenka jartzeko orduan; bereziki, Kartel Ofiziala, Zinemaldiaren ekitaldi bakoitza girotzeko giltzarri dena, eta azken edizio hauetan zinearen fotograma jakinen ildotik garamatzana. Donostia baita, izan ere, Europako hiririk erosoenetakoa, bere kale tipikoetan gozamena bermatzen duena, hondartza eder eta gastronomia apartaz gainera, gauza guztien gainetik, zine ona eskaintzen duena.


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea