www.sansebastianfestival.com-ek bezeroekin dituen komunikazio guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du.
Online bidez ordaintzen diren eragiketa guztiak zerbitzari seguru baten bitartez egiten dira; SSL estandarrean dago oinarrituta, eta hirugarren batzuen urraketa-saiakeretatik babesten ditu datuak. Erosketa-prozesuaren datuak horretarako diseinatutako datu-base batean gordetzen dira.
www.sansebastiancom-ek bezeroek emandako datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, baita helbideei nahiz ordainketei buruz emandako datuena eta bestelako edozein daturena ere, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) xedatutakoaren arabera.
Gure bezeroek www.sansebastianfestival.com-eri emandako datu guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. www.sansebastianfestival.com-ek sortu du aipatutako fitxategia, eta erantzule da, halaber, berau mantentzeaz.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, www.sansebastianfestival.com-en bezeroek uneoro baliatu dezakete beren datu pertsonaletan sartu eta horiek zuzendu, ezereztu nahiz aurkaratzeko eskubidea. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dute, helbide honetan: www.sansebastianfestival.com, Donostia Zinemaldia, Tabakalera – Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua 20012 DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN
Emandako datuak erosketa bati lotuta badaude, Espainiako legeriak datuok gutxienez bost urtez gordetzera behartzen du; beraz, ezingo dira ezabatu edo zuzendu, bezeroak hala eskatu arren.