73. edizioko sarreren salmentari buruzko informazioa.
ESKUBIDE BABESTUAK
ZINEMALDIAK bere sarrerak esklusiboki merkaturatzen ditu, eta erabat debekatuta dago baimendu gabeko hirugarrenek berriz saltzea, merkaturatzea eta/edo banatzea, edozein modutan dela ere eta/edo edozein bitarteko erabiltzen dutela ere, horren barruan salmentak sustatzeko opariak, dirua biltzeko kanpainak, zozketak eta edozein motatako merkataritza-sustapenak barne hartuta, baina ez horiek bakarrik. Esklusibotasun hori, hala nola ZINEMALDIAK bere marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztien gainean duena, jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere. ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.
SARRERAK
-
SALMENTA MAILAKATUA
Hilak 14, 15 eta 16 egunak, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan:
-
Irailak 14an, igandea, 9:00etan: hilak 19, 20, 21eko salmenta.
-
Irailak 15an, astelehena, 9:00etan: hilak 22, 23, 24ko eta aurreko egunetako soberakinaren salmenta.
-
Irailak 16an, asteartea, 9:00etan: hilak 25, 16, 27 eta aurreko egunetako soberakinaren salmenta.
Irailaren 17tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, salmenta irailaren 29tik aurrera egingo da.
-
EGUNEKO SALMENTA
Egunean bertan salgai jarriko diren saioetarako sarrerak (K1eko Galak barne) eskuragarri dauden eserlekuen arabera:
-
Online: goizeko 8:00etatik aurrera.
-
Leihatiletan salmenta: leihatila bakoitzeko ordutegian.
-
Gainera, egunero saio desberdinetarako sarrera kopuru txiki bat jarriko da salgai, bai online bai leihatiletan.
-
Donostia Zinemaldiko eserlekuak zenbakituta daude, Belodromoko eta Tabakalerako Z aretaokoak izan ezik.
-
Pertsona bakoitzak, saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.
NON
SALTOKIAK:
INTERNET
-
Sarreren inprimaketa:
-
HOME TICKET: Ez da beharrezkoa sarrerak inprimatzea; nahikoa da Home ticket/sarrera digitala zure mugikorrean erakustea.
LEIHATILAK
-
ZINEMALDI PLAZAKO LEIHATILAK
Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Irailaren 14tik 27ra
-
14tik 18ra: 09:00 - 20:00
-
19tik 26ra: 08:00 - 20:00
-
27an: 08:00 - 14:00
-
KURSAAL ELKARGUNA
Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
K1 eta K2rako sarreren salmentarako soilik.
Irailaren 19tik 27ra
-
Eguneko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenago hasita eta eguneko azken emanaldia hasi bitartean.
-
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Argentinar Errepublika, 2, 20004 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
PRINCIPE ARETOA
San Juan Kalea, 10, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
TRUEBA ARETOA
Secundino Esnaola Kalea, 2, 20001 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
ANTIGUO BERRI ARETOA
Zarautz Kalea, 2, 20018 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
ANTZOKI NAGUSIA
Kale Nagusia, 3, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Zinema bakoitzeko saioetarako sarreren salmenta soilik.
-
Eguneko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenago hasita, goizeko azken emanaldia hasi bitartean eta arratsaldeko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenago hasita eguneko azken emanaldira arte.
-
TABAKALERA
Andre Zigarrogileen plaza, 1, 20012 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
Ordutegia:
Irailaren 19tik 27ra: 9:30 - 22:00
-
BELODROMOA
Anoeta plaza, 14, 20014 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Belodromorako saioetarako sarreren salmenta soilik.
-
Emanaldi egunetan saioa baino 2 ordu lehenago
ZENBAT
K1eko Abonuak
SAIL OFIZIALEKO ABONUAK
K1 Sail Ofizialeko abonuak erosteko (Irekira, Donostia Saria eta Itxiera galak barne hartzen ditu) e-mail bat bidali dezakezu ticketing@sansebastianfestival.com helbidera irailaren 1era arte.
Galak (Salmenta Online eta Leihatiletan)
IREKIERA – ITXIERA K1ean
DONOSTIA SARIA k1EAN
Beste sarrerak (Salmenta Online eta Leihatiletan)
ARRATSALDEKO ETA GAUEKO SAIOAK – K1
Gainerako saio eta Zine aretoak
Klausura Belodromoa
15,00
Culinary Zinema+Afaria (Salmenta Online)
Culinary Zinema+Afaria
85,00
%10eko BEZa barne
• Kudeaketa gastuak online zein lehiatiletan: 0,65€ sarrera bakoitzeko.
FAKTURA ESKAERA
Erositako sarreren faktura eskatzeko, bete ezazu hurrengo inprimakia: Fakturazio datuak/ Datos de facturación
Gogoan izan faktura 2025eko abenduaren 31 baino lehen eskatu beharko duzula.
DESKONTUAK
-
IKUSLEENTZAKO DESKONTUA
%25eko deskontua: erosketa bakar batean 10 sarrera edo gehiago erostia.
-
8,75€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
-
Deskontu hau ezin da beste deskontuekin metatu.
-
KUTXABANKeko GAZTE TXARTELA
Txartel honekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko % 50eko deskontua lortuko da.
-
8,75€ko prezio duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
-
Deskontu hau ezin da beste deskontuekin metatu.
-
Euskarazko edo euskarazko azpitituludun saioetarako sarrera arruntek 1,00€ balioko dute, K1, K2 eta zenbakitu gabeko aretoetako saioak izan ezik.
-
Deskontua duten txartelak: DUAL K26, DUAL KORNER, DUAL K26+, DEBIT K26, DEBIT KORNER eta DEBIT K26+
-
DONOSTIA KULTURA TXARTELA
Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
-
Deskontu hau lehiatiletan aplikagarria da.
-
Deskontu hau 8,75€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
-
Txartel bakoitzeko bi sarrerari aplikatuko zaie deskontua.
-
Deskontu hau ezin da beste deskontuekin metatu.
-
GAZTETXARTELA
Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
-
Deskontu hau leihatiletan aplikagarria da.
-
Deskontu hau 8,75€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
-
Txartel bakoitzeko sarrera bati aplikatuko zaio deskontua.
-
Deskontu hau ezin da beste deskontuekin metatu.
Gainera, Zinemaldiak egunero eskainiko dizkie sarrerak % 50eko deskontuarekin postako zerrendan harpidetzen diren pertsonei, eta egunero emango zaie horien eskuragarritasunaren berri.
GALAS: Gala-saioei ez zaie inolako deskonturik aplikatuko, filmerako soilik sarrera erosten denean izan ezik.
* Deskontuak ez dira kudeaketa-gastuetan aplikatzen.
OHAR GARRANTZITSUA
-
Behin emanaldia hasita, ezingo da zinema aretoetara sartu.
-
Erositako sarrerak ezingo dira ez aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Kasu horietan, gorabehera gertatu den zinemako edo Zinemaldi Plazako lehiatiletan itzuliko da zenbatekoa, edo beste sarrera batekin trukatuko da.
-
Mugikortasun urriko pertsonak.
Mugikortasun urriko pertsonentzat sarrerei buruzko informazioa eskuratzeko idatzi hurrengo helbide elektronikora: baz@sansebastianfestival.com