Alejandro Fernández Almendras txiletarraren hirugarren pelikula honek Zinema Eraikitzen saileko iazko edizioan parte hartu zuen, eta ondoren, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan saritu dute, besteak beste, Sundancekoan eta Rotterdamekoan. Jorge langile xumearen istorioa kontatzen du. Bizilagun gaizkile batek, Kalulek, lapurreta egingo dio. Kalulek Jorgeren semeari tiro egingo dio, aita defendatu nahian dabilela, eta espetxe-zigorra ezarriko diote. Baina aske geratzean, gauza bakarra bilatuko du Kalulek: mendekua.
Alejandro Fernández Almendrasen lehenengo pelikula Huacho izan zen (2009) eta urte horretako Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen. Sundance/NHK jaialdiko gidoi-lehiaketan saritu zuten, eta munduko estreinaldia Canneseko Kritikaren Astean izan zen. Bigarren film luzearen, Sentados frente al fuego-ren (2011) munduko estreinaldia Donostia Zinemaldian izan zen, Zuzendari Berriak sailean. Hirugarrena, Matar a un hombre, Zinema Eraikitzen saileko 24. ediziorako aukeratua izan zen (2013ko Donostia Zinemaldia) eta Sundanceko eta Rotterdameko jaialdietan saritua izan zen.