Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen > Latinoamerikako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen 19 ekimenean
Latinoamerikako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen 19 ekimenean
Asteartea, 2011(e)ko martxoak 15

Argentinako, Brasileko eta Txileko, sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen ekimenaren 19. edizioan. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulousekoak batera antolatzen dituzten Recontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse topaketen barruan egingo da. Iniziatiba bikoitza da, eta beraz, Donostian irailean egingo den Zinema Eraikitzen 19 edizioarekin osatuko da.

Zinema Eraikitzen 19 sailerako hautaturiko filmak honako hauek dira:

  • Bonsái , Cristián Jiménez zuzendariarena (Txile/Frantzia/Portugal/ Argentina)
  • El notificador, Blas Eloy Martínez zuzendariarena (Argentina)
  • Histórias que só existem quando lembradas, Julia Murat zuzendariarena (Brasil/Frantzia/Argentina)
  • Salsipuedes, Mariano Luque zuzendariarena (Argentina)
  • Sentados frente al fuego, Alejandro Fernández Almendras zuzendariarena (Txile/Alemania)
  • Zoológico, Rodrigo Marín zuzendariarena (Txile/ Uruguai)

Hemeretzigarren edizioan parte hartzeko 92 film aurkeztu ziren.


SARIAK

Zinema Eraikitzen 19an ondoko sari hauek banatuko dira:

  • Cinéma en Construction Toulouse saria entregatuko dute, honako erakunde hauen laguntzari esker:
    • CNC (Centre national du cinéma et de límage animée): proiektu bat amaitzeko 10.000 euroko laguntza ematen du, Frantzian postprodukzio lanak egiteko.
    • MAC’TARI: 15.000 euro emango ditu soinuaren muntaketa egiteko.
    • TITRA FILM: saritutako filmaren lehen kopiaren azpitituluak egingo ditu.
    • EUROPA DISTRIBUTION: Europa Distribution sareko kideen eta Zinema Eraikitzen sailaren arteko koordinazioa bermatzen du eta filmari buruzko informazioa zabaltzen du banatzaileen artean.
    • CICAE (Confédération internationale des cinémas d’art et essai): CICAEko kide diren 2.000 zinema aretoei informazioa eskaintzen die sistematikoki banaketa enpresak sentsibilizatzeko eta filmaren zirkulazioa errazteko.
    • Gainera, CAISSE CENTRALE D'ACTIVITÉS SOCIALES DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERES ERAKUNDEAK (CCAS) saria jaso duen zuzendariari ostatua emango dio lau astez, Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa berma dezan.
  • Ciné Cinéma en Construction saria
    Ciné Cinéma telebista kateak Ciné Cinéma en Construction saria emango du. Horren bidez, kateak film sariduna erosiko du 15.000 eurotan, eta Frantzian estreinatu ondoren, telebistaz emango du.

PROGRAMAZIOA

Filmak ESAVen (Ecole supérieure de l’audiovisuel) emango dituzte, (56 Rue du Taur, Toulouse) martxoaren 24ean eta 25an.

OSTEGUNA 24

  • 10:00 Sentados frente al fuego, Alejandro Fernández Almendras zuzendariarena (Txile/Alemania) 120’
  • 14:30 El notificador, Blas Eloy Martínez zuzendariarena (Argentina) 76’
  • 16:45 Histórias que só existem quando lembradas, Julia Murat zuzendariarena (Brasil/Frantzia/Argentina) 78’

OSTIRALA 25

  • 10:30 Bonsái, Cristián Jiménez zuzendariarena (Txile/Frantzia/Portugal/ Argentina) 90’
  • 14:30 Zoológico, Rodrigo Marín zuzendariarena (Txile/ Uruguai) 72’
  • 16:45 Salsipuedes, Mariano Luque zuzendariarena (Argentina) 70’

HAUTATUTAKO FILMAK

BONSÁI BONSÁI
Txile-Frantzia-Portugal-Argentina.
Zuzendaria: Cristián Jiménez.
Aktoreak: Diego Noguera, Natalia Galgani, Trinidad González, Gabriela Arancibia, Hugo Medina.

Juliok literatura ikasiko du Valdivian eta Emiliarekin maiteminduko da. Urte batzuk geroago, haren eleberria transkribatuko duen norbaiten bila dabilen idazle bat ezagutuko du. Berak baino diru gutxiago irabazten duen idazkari batek lortuko du lana. Baina Juliok ez du amore eman nahi, eta lan elkarrizketan ikusi zuen eskuizkribuaren antzekoa egitea erabakiko du. Argumenturik ez daukanez, Valdivian literatura ikasten ari zela Emiliarekin elkartu zuen maitasun-harremanari helduko dio.
EL NOTIFICADOR EL NOTIFICADOR
Argentina.
Zuzendaria: Blas Eloy Martínez.
Aktoreak: Ignacio Toselli, Guadalupe Docampo, Ignacio Rogers, Edda Díaz.

Eloy Botere Judizialeko ofizial jakinarazlea da. Egunero, 100 bat jakinarazpen banatzen ditu eta 100 istorioren, 100 bizitzaren, berri izaten du. Eloy langile alienatu eta bihozgabea da, betiereko orainaldian harrapatua, bere bizitzaren ikusle soila. Gertaera multzo batek hiriaren barrenera eramango duen arte; pertsonaia bitxi eta denboraz kanpoko batzuengana eta sakonera handienera. Jakinarazpen bakoitza domino pieza bat izango da eta pieza horiek bere sinesmenen indar berarekin eroriko dira.
HISTÓRIAS QUE SÓ EXISTEM QUANDO LEMBRADAS HISTÓRIAS QUE SÓ EXISTEM QUANDO LEMBRADAS
Brasil-Frantzia-Argentina
Zuzendaria: Julia Murat.
Aktoreak: Sonia Guedes, Lisa Fávero, Luis Serra, Ricardo Merkin.

Jotuomba asmatutako herri bat da, Brasilgo Vale do Paraiban kokatua. 30eko hamarkadan, trenek ibiltzeari utzi ziotenean, hainbat kafe etxalde handik porrot egin zuten eta garai batean aberats izandako hiriak ia huts geratu ziren. Madalena, herriko okina, han bizi da, senarra zenaren oroitzapenarekin. Hiriko hilerrian lurperatu zuten eta hilerria itxita dago. Rita, argazkilari gaztea, utzitako trenen bila iritsiko da Jotuombara, eta fantasiazko unibertso bat aurkituko du.
SALSIPUEDES SALSIPUEDES
Argentina
Zuzendaria: Mariano Luque.
Aktoreak: Mara Santucho, Marcelo Arbach, Mariana Briski, Camila Murias.

Zortea daukate: kanpina paisaia ikusgarriak dituen baso batean dago. Txoriek ederki abesten dute eta, zorionez, ez daude turista asko. Karpa leku atsegin batean jarri ahal izan dute. Dena den, Carmenek eta Rafa senarrak ezin dute oporrez gozatu. Carmenen amaren eta ahizparen bisitak itxurakerian aritzea eragingo die; azalezko solasaldiak izatea eta ustezko familia maitasuna adieraztea. Edertasun natural handiak mehatxagarria ematen du. Hala, Carmen bere burua defendatzen eta ahal duen bezala ihes egiten saiatuko da.
SENTADOS FRENTE AL FUEGO SENTADOS FRENTE AL FUEGO
Txile- Alemania
Zuzendaria: Alejandro Fernández Almendras
Aktoreak: Daniel Muñoz, Alejandra Yañez.

Urte bateko lau egunetan, lau urtaroetako bakoitzean, gizon batek gaixo dagoen emazteari lau opari emango dizkio. Biek beren bizitzaren zati handi bat elkarrekin eman dute eta gizonak, isilik, gaixotasunak aurrera nola egiten duen ikusiko du. Inork ezin du ezer egin. Lau opari oso xume dira, baina berak eman dezakeen guztia: katu jaioberri bat, maitasunezko bakarkako gau bat, zuri-beltzezko telebista bat eta elurra ezagutzeko bidaia bat. Maitasunari eta heriotzari buruzko gogoeta da.
ZOOLÓGICO ZOOLÓGICO
Txile-Uruguai
Zuzendaria: Rodrigo Marín.
Aktoreak: Alicia Luz Rodríguez, Santiago de Aguirre, Luis Balmaceda, Hector Morales

Zoológicon, errealitate erabat amerikartu batean sartuta bizi diren hiru nerabe agertuko dira. Auzo pobreak, mezu elektronikoak, Internet, pornografia, indarkeria eta gazteen asperdura, Txileko tokirik aberatsenean. Camilo familia berrira egokitzen saiatuko da. Belén TBko casting baterako bideo bat grabatzen tematu da; Anibal, berriz, estutzen eta etsitzen hasiko da eta horrek jokabide bortitza izatera bultzatuko du.

Ekimen hau ezin izango litzateke gauzatu honako enpresa hauen laguntzarik gabe: Agencia española de cooperación para el desarrollo(AECID), Ateliers du cinéma européen (ACE), Best Digital, Casa de América, Dolby, Caisse centrale d’action sociale (CCAS), Centre national du cinéma et de l’ image animée (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéma sans frontières (CSF), Cinéfondation, Confédération internationale des cinémas d’art et essai (CICAE), Conseil général de la Haute Garonne, Conseil régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École supérieure d’audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Kodak (división de cine profesional), Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du film, MEDIA Mundus, Molinare Madrid, Nephilim, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, y TitraTVS.

 
Bereizmen handiko irudiak
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones