Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekin lankidetzan ekoitzitako zortzi filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen sailaren hamabosgarren edizioan, Tolosan (Frantzia) martxoaren 26an eta 27an egingo diren Latinoamerikako Zinema Topaketetan. Topaketa horien antolakuntzan Donostia Zinemaldiak ere parte hartzen du. Topaketa horren osagarri izango dira Donostia Zinemaldiko 57. edizioan egingo diren Zinema Eraikitzen saileko saioak, irailaren 22 eta 23an.
Zinema Eraikitzen 15 sailerako hautaturiko filmak honako hauek dira:
Zinema Eraikitzen sailaren hamabosgarren ediziorako 73 film jaso dira eta haietan honako hemezortzi herrialde hauek parte hartu dute: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Espainia, Guatemala, Japonia, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.
SARIAK
Zinema eraikitzen 15 sailean, Zinema eraikitzen Tolosa saria entregatuko dute Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Europa Distribution, Mactari eta Titra Film erakundeek. Zinema eraikitzen Tolosa saria jasotzeak honako hau dakar berekin: postprodukzio zerbitzuak jasotzea enpresa kidetuen aldetik, baita film irabazlea sustatzeko zerbitzuak jasotzea eta ekimenak antolatzea ere.
Horretaz gain, Cannesko zinema jaialdiko MARCHÉ DU FILM atalak merkaturako baimenak eskainiko dizkie hautaturiko filmen ekoizleei. Zinema Eraikitzen saileko filmek, gainera, nazioarteko hedapena izango dute INSTITUTO CERVANTESen sarearen bidez.
PROGRAMAZIOA
Zinema Eraikitzen saila profesionalei zuzenduta dago. Martxoaren 26an eta 27an izango da, Tolosan (Frantzia), Salle du Sénéchal aretoan. Ordutegia honako hau izango da:
Osteguna, hilak 26
Ostirala, hilak 27
HAUTATUTAKO FILMAK
77 Doronship
Argentina.
Zuzendaria: Pablo Agüero.
Aktoreak: Francisco Morón, Anne Chrétien, Paula Giovanetti.
Anne haurdun dago, erditzeko zorian, Parisen. Haurraren aita den José argentinarraren zain dago. Gizona, baina, zigarroak erostera joan da, eta ez dauka itzultzeko asmorik. Une horretan bertan, Joséren aitona Buenos Airestik iritsi eta apartamentuan geratuko da, bere biloba etorri zain.
Contracorriente
Peru-Kolonbia.
Zuzendaria: Javier Fuentes-León.
Aktoreak: Cristian Mercado, Manolo Cardona, Tatiana Astengo.
Laster aita izango den Miguel arrantzale gaztearen istorioa kontatuko digu filmak. Ezkonduta dagoen arren, Miguelek harreman ezkutua dauka Santiago margolari homosexual eta bakartiarekin. Santiago, baina, ito egingo da. Miguelek, orduan, pentsamolde erlijioso kontserbadorean eta piztu berri zaion sexualitatean harrapatuta, bere egiazko nortasuna onartu beharko du Santiagori behar bezalako hileta antolatzeko, tradizioen araberakoa, hildakoaren arimari betiko atsedena opatzeko.
El cuarto de Leo
Uruguai.
Zuzendaria: Enrique Buchichio.
Aktoreak: Martín Rodriguez, Cecilia Cosero, Gerardo Bergerez.
Leo gaztea bere identitate sexualak eragindako krisian murgilduta dago. Eskolako laguna zuen Carorekin egingo du topo, garai hartan gustuko zuen neskarekin. Caro ere krisi latza ari da bizitzen. Ustekabeko topo egite horrek ondorioak izango ditu bien barne gatazketan, baina bietako inork ez du jakingo besteari benetan zer gertatzen zaion.
La invención de la carne
Argentina.
Zuzendaria: Santiago Loza.
Aktoreak: Umbra Colomo, Diego Benedetto, Gaby Lerner.
Filmak helmuga ezezaguna duen bidaia bat du ardatz. Maríaren eta Mateoren arteko ezinezko harremanaren deskribapen ia kirurgikoa egiten du filmak. María bere itomenaren mugara iritsi da, eta Mateo obsesionatuta dago izaki bizidunekin. Maríak, konponbidea bilatu nahian, bere burua eskainiko dio bere etsipen sakonetik atera ezin duen izaki horri, eta saiakera hori izango da bizirik jarraitzea ahalbidetuko diona. Ezusteko lotura sortuko da ezinezko topaketa horretatik.
Jardines del paraíso
Peru.
Zuzendaria: Héctor Gálvez.
Aktoreak:Joaquín Ventura, Yiliana Chong, José Luis García, Willian Gomez, Gabriela Tello.
Joaquín eta bere lau lagun gazteak Jardines del Paraíson bizi dira, Lima kanpoaldeko auzo pobre batean. Hantxe egoten dira denbora-pasan, bertan harrapatutako presoak balira bezala, aukerarik eta etorkizunik gabe, baina zerbait egin behar dutenaren ideia burutik kendu gabe…
Perpetuum mobile
Mexiko.
Zuzendaria: Nicolás Pereda.
Aktoreak:Gabino Rodríguez, Teresa Sánchez.
Gabinok 24 urte ditu eta etxe-aldaketak egiten ditu Mexiko Hirian, kamioi batekin. Amarekin bizi da, eta hark gurtu egiten du Gabinoren anaia zaharrena, Miguel, nahiz eta inoiz ez dien bisitarik egiten. Gabinoren amona hil egingo da, bere etxeko bakardadean, eta bi aste igaro arte ez dira konturatuko...
Te creís la más linda
Txile.
Zuzendaria: Ché Sandoval.
Aktoreak:Martín Castillo, Normando Letelier, Camila Le-bert, Andrea Riquelme.
Filmak 19 urteko Javier gaztearen istorioa kontatuko digu. Javierrek huts egin du ohean Valentinarekin, eta Santiagoko kaleetan barrena ibiliko da, sexu abenturen bila. Hainbat pertsonaiarekin egingo du topo, eta bere oinazearen berri emango die. Valentina bere lagun onenarekin oheratzen denaren susmoa du, baina hori egiaztatzeko hurrengo egunera arte itxaron beharko du...
La vida útil
Uruguai.
Zuzendaria: Federico Veiroj.
Aktoreak:Jorge Jellinek, Manuel Martínez Carril, Paola Venditto, Gonzalo Delgado.
Jorgek 45 urte ditu, gurasoekin bizi da eta bizimodu egonkor eta erosoa du. Teknikari lanak egiten ditu zinemateka batean, eta gauez bere benetako pasioa den zinemari buruzko irratsaioa aurkezten du. Zinematekaren egoera larria da, ordea, eta itxi egin beharko dute. Jorge lanik gabe geratuko da. Zineaz aparte, ez daki besterik egiten. Egoera horren aurrean, bizimodua aldatu beharko du...
Zinema Eraikitzen ekimenak Grupo Gruesa babesletza eta ondoken laguntza erabakigarria dauka: Casa de América, Estudios Exa, Interreg III-A Francia-España, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film eta TVE. Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Europa Distribution, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Instituto Cervantes, Mactari, Marché du Film, Signis, eta Unión Latina-ren laguntzarekin.
15. Zinema Eraikitzen sailean izena emateko epea, zabalik
Zinema Eraikitzen sailak hitzordu bikoitza izaten du urtero Donostia eta Tolosako (Frantzia) zinemaldietan; datorren urterako izena emateko epea zabalik dago. Zinema Eraikitzen sailaren hamabosgarren aldia izango da, eta Tolosan egingo dute 2009ko martxoaren 26an eta 27an. Donostia Zinemaldiaren eta Tolosako Latinoamerikako Zinema Topaketen ekimen honek produkzio ondorengo fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea du helburu.
Film luzeen proiektuen hedapena –Donostiako eta Tolosako jaialdietako film horien saioetara profesionalak baino ez dira joaten– eta Zinema Eraikitzen saria oso lagungarriak izan dira, azken urteotan, Latinoamerikako film luze esanguratsuenetako batzuk amaitzeko eta banatzeko.
Latinoamerikako herrialdeetan egindako film luzeak izan daitezke 15. Zinema Eraikitzen saria eskuratzeko hautagai, baldin eta filmatuta badaude, eta hala ere, produkzio ondorengo prozesuan zailtasunak badituzte.
Sari horretan parte hartzen duten enpresetako eta erakundeetako ordezkariek osatutako epaimahaiak emango du Zinema Eraikitzen saria:
Aurrekoaz gain
![]() |
PROIEKTUAK INSKRIBATZEKO AZKEN EGUNA: 2009KO URTARRILAREN 25A
(TOLOSAN JASOTZEKO DATA)
BIDALKETAK, HONAKO HELBIDERA:
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA eta Zinema Eraikitzen sailari dagozkion beste informazio batzuk honako web orrietan daude eskuragarri:
www.cinelatino.com.fr - www.sansebastianfestival.com
Harremanetarako:
![]() |
Zinema Eraikitzen sailak Grupo Bruesa enpresaren babesa izan du. Honakoen funtsezko babesa izan du: Casa de América, Estudios Exa, Interreg III-A Francia-España, Kodak (zinema profesional saila), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film eta TVE. Laguntzaileak: Europako Zinema Tailerrak (ACE), B-MAC, Zinematografia Gune Nazionala (CNC), Cinéfondation, Arte eta Entsegu Zinemaren Nazioarteko Konfederazioa (CICAE), Europa Distribution, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Instituto Cervantes, MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Metrobus/Médiavision, Signis eta Unión Latina.Tolosako Ikusentzunezko Goi Mailako Eskola (ESAV) eta Crous ere partaide izan dira.