Mendi erraldoi baten gailurrean, lehen ikusian udaleku dirudien toki batean, sarjentu paramilitar baten begirada ernearen pean bizi dira “Los Monos” izeneko zortzi haur gerrillari. Argi dute zein den beren misio bakarra: bahitu duten emakumezko doktore amerikarra zaintzea. Misio hori arriskuan jartzen denean, haien arteko konfiantza ere kolokan jarriko da. Epaimahaiaren Sari Berezia Sundancen.
Alejandro Landesek (Sao Paulo, Brasil. 1980) Sundance zinema-jaialdian estreinatutako Cocalero (2007) dokumentalarekin egin zuen zuzendaritzan debuta. Haren lehenengo fikzio-film luzea, Porfirio (2011), Cannesko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen, eta Donostiako Horizontes Latinos sailean ere izan zen. Bigarrenak, Monos-ek, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen aurtengo World Cinema Dramatic Competition lehiaketan Sundancen, eta Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zen.