Donostia Zinemaldiak eta Industria Saila plataforma jartzen dute industriako kide guztien esku. Plataforma horren bitartez, lana erraztu nahi zaie industriako kideei Donostian dauden bitartean, eta Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkezten diren film eta ikus-entzunezko proiektuak sustatzen lagundu nahi da.
ndustriaren akreditazioak honako jarduera eta zerbitzuetarako sarbidea ematen du:
arapen bidean dauden proiektuak, Europakoak zein Latinoamerikakoak, aurkezteko plataforma bat da. Hautatutako proiektuen arduradunek, pitching saioen bitartez, zinema-industriako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak eta hitzorduetarako agenda pertsonalizatua dute haien proiektuetan parte hartu nahi duten profesionalekin.
Ikusmira Berriak produkzio-bide zein zinema-lengoaia berritzaile eta esperimentatzaileak dituzten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da. Hautatutako proiektuak profesionalei eta hauen ordezkariei aurkezten zaizkie, foroaren esparruan egindako bilera-agendaren bitartez.
Zinemaldia & Technology-ren bigarren edizioa, Donostia Zinemaldiaren ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentzi-gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa da. Jardunaldiak, Zinemaldi Startup Challenge lehiaketan hautatutako proiektuen aurkezpena eta ikusentzunezko berrikuntzen inguruko maisu-eskola bat. Aurten, ekitaldia online soilik izango da, eta mundu guztiari irekita egongo da.
Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak ezartzean oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatu bat.
2020. urtetik, Donostiako Zinemaldiak postprodukzio fasean dauden filmei eskainitako bi atal berritu ditu. WIP Latam, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako ekoizpenei zuzenduta egongo da eta 18 urtean martxan egon den Zinema Eraikitzen ordeztuko du. WIP Europa, Glocal in Progress berritua, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroarekin batera, Zinemaldia sendotu egingo da bi zinematografien arteko topagune gisa.
WIP bakoitzak sei film hautatuko ditu gehienez ere, eta profesionalez osaturiko ikus-entzuleen talde bati aurkeztuko zaio hautaketa hori, filma amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezaten.
IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak) Industria Saiaren lankidetzarekin batera, garapenean dauden dokumentaletan interesa duten profesionalen arteko topagune bat eskaini nahi du, Europako koprodukzioak eta nazioarteko profesionalen artean harremanak sustatzeko.
Industria Sailak hausnarketa, pentsamendua eta eztabaida pizten duten ekitaldi ugari hartzen ditu urtero. Aurten online soilik egingo dira ekitaldi horiek. Mahai-inguruak, jardunaldiak eta mintzaldiak Online Agendan iragarriko dira, eta jende guztiak izango du horietarako sarbidea.
European Film Foruma Europako Batzordeak ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalekin elkarrizketa finkatzeko sortutako plataforma da. Saioa guztientzat irekia izango da eta webinar-formatua izango du.
Zinemaldiaren webgunean egongo da eskuragarri, eta industriako jarduera guztiak egiteko gunea izango da, topagune birtuala, hain zuzen.
Gainera, Zinemaldian hautatutako filmei dagozkien kontaktuen zerrenda eta Industriako profesional akreditatuen datuak eskuratu daitezke, hala online nola aurrez aurre. Zerrenda hori egunero eguneratzen da.
Irailaren 17tik 25era, industriako profesionalek hurrengo eguneko agenda profesionala eta Zinemaldian proiektatutako filmen inguruko prentsa laburpenak jasotzen dituzte.
2019 Irailak 17 - Urriak 25
CinandoVL-rekin lankidetzan, online zerbitzua hau edonolako ordenagailutan ikusi ahal da. Gainera, tabletentzat doako aplikazioa baliatu du Cinandok.
Irailaren 28tik urriaren 26ra eskuragarri, industriako akreditatuak kode baten bidez sartu ahal izango dira. Kodea irailaren 18a baino lehen jasotzen da, edo Industria Sailera eskatuz.
Industriako Jardueren Gidak industriako jardueretan hautatutako proiektu eta filmen gaineko informazioa biltzen du. Gida hori Industria Online web-atalean egongo da eskuragarri, eta Zinemaldia egingo den egunetan jaso ahal izango da fisikoki.
iOS eta Androiderako doakoa. WIP Latam eta WIP Europa proiekzioak, mahai inguruak, aurkezpenak, industria sarien iragarpena, azken orduko abisuak eta gehiagoren inguruan eguneratua mantendu zaitezke
The Industry Club, Kursaal Elkargunean kokatua, erabilera mugatuko gunea da eta Industriako profesional akreditaziodunek baino ezin dute baliatu. Interneterako sarbidea du, eta giro lasaian lan egiteko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin biltzeko leku aproposa da.
Zinemaldiak toki segurua izango dela bermatzeko behar diren osasun-neurriak ezarriko ditu.
Donostia Zinemaldiko Industria Saila zure esanetara dago hemendik aurrera, 2021ko irailaren 17tik 25era ospatuko den hurrengo edizioari begira.
Kontaktua:
Saioa Riba
(Industria Arduraduna)
Telefonoa: +34 943 48 12 17
industria@sansebastianfestival.com
Industria Sailak eskerrak ematen dizkie Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eta Europa Creativa - MEDIAri, beren funtsezko babesagatik.