Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea Industria > Bideoteka
Bideoteka

Zinemaldiaren bideotekak izena emandako filmak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Akreditatu hauek Zinemaldia amaitu eta hilabetera arte ikusi ahalko dituzte aipatutako filmak.

Bideoteka CinandoVLek, Marché du Film - Festival de Cannes ekimenak sortutako industriako profesionalei zuzendutako plataformak, ematen duen zerbitzua da.

Honako film hauek ikusi ahalko dira (60 minutuko iraupena izango dute gutxienez):

  • Ikusgai egoteko baimena ematen duten Zinemaldiko sail guztietako film hautatuak. (Bideotekan izena ematea doakoa)
  • Plataforman izena emandako film hautatu bakoitzeko, salmenta-eragilearen katalogoko beste film bat, azken urtean ekoiztua. (Bideotekan izena ematea doakoa)
  • Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako proiekturen bat edo WIP Latam nahiz WIP Europa ataletan hautatutako filmen bat duten zuzendarien lehenagoko film luzeak. (Bideotekan izena ematea doakoa)

Zinemaldiaren bideotekan urteko Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.

Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Mundu mailako estreinaldia 2021eko urriaren eta 2022ko irailaren artean izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea.

Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:

  • 70 € (% 21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitzia izan den film bakoitzeko.
  • 35 € (% 21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzia izan den film bakoitzeko (ekoizlearentzako doako akreditazio bat emango da).

Irailaren 5era arte dago irekia izena emateko epea.

Informazio gehiago jasotzeko: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Industriaren aurreko edizioak
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones