Proyecta nazioarteko bazkideak, koproduktoreak eta salmenta-eragileak bilatzen dituzten proiektuen aurkezpena da. Ekimen hau 2018an sortu zen Latinoamerikan eta Europarekin koprodukzioak bultzatzeko, eta Ventana Sur eta Donostiako Zinemaldiak elkarlanean antolatu dute.
2020an, garapen fasean zeuden hamazazpi proiektu aurkeztu ziren Ventana Sur, Buenos Airesen.
Hautaketa Latinoamerikako proiektuek osatzen dute, Paulo Roberto de Carvalhok, Esperanza Luffiegok eta Clara Massotek hautatuak, eta EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production workshop tailerretik datorren proiektu bat, Brasil CineMundiko bat eta Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu europarrak ere biltzen ditu.