71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Ana Díez
Espainia 
90 min.
Ander, droga trafikoan ibiliagatik kartzela-zigorra bete ondoren, gurasoen etxera itzultzen da beste nonbaitera joan ezinean. Garai bateko gomutak buruan kolpatzen zaizkio eta droga salmentara bihurtu beharko du aurrera atera ahal izateko. Egoera, aitzitik, zeharo aldatu da. Bere lagunik minena, Yul, mendi ibilaldi eta ikasketa adiskidea, erakunde armatuak droga trafikalarien aurka hasi berri duen borrokan sarturik dabil. Bi lagunen arteko gatazka ekidingaitza suertatuko delarik. 
Rafael Moleón
Espainia 
90 min.
Xede berbera daukaten hiru pertsonaien historia dugu. Isabel Harris, emakume heldua, ederra eta aberatsa, gauez ametsgaiztoak nozi ditu, amarruan murgilduta bizi da, bere inteligentzia eta maitasun beharragatik dirau bizirik. antonio, 27 urtetako gaztea, auzo batean hazia, estima handian dauka bere burua eta, nola hala beti atera izan da larraldi guztietatik. Ahultasun bat dauka ordea, zeharo maitatzen du bere anai gazteena. antoniok Isabelekin topatzerakoan bere biziko aukera somatu eta gigolo gisa ihardun beharra gorabehera, bere anaiarekin "Baton Rouge"-ra aldegiteko adina diru aterako diolakoan dago. "Baton Rouge", beltzen lurraldea da, non bizia jazz erritmo araberakoa da. Behinola txinatar esaera bat irakurri zuen: "Sugeak aurrerantz abia dadin burua behar du". Sinua edo azarearen poderioz Ana alonsorengan aurkituko du burua. Ana, psikiatra dugu, 28 urtekoa, hotza, kalkulatzailea, ondadea eta gaitzaren gainetik dagoena, zeinak Isabelen amets gaiztoak sendatzen saiatuko baita, modu bixi batez izan ere. Antonio eta Anak akatsik gabeko krimena asmatzen dute. Gaiztakeriaren errua Isabeli egotziz, sekulako dirutza jasoko lukete.
Amy Goldstein
AEB 
40 min. Film ertaina
Emakumezkoak bakarrik maite dituen emakume vanpiroa. Hauze litzateke erdumetraia independiente honen planteiamendua, zeinak newyorkday zinegile berri baten irudi eder eta oldartsuak erakusten baititu. Mariek vanpiresaren papera egiten du eta Arielek berriz, kirol argazkilarisarena. Marie Arielek argazki bat atera siezaion nahi du. Stoker-en Drakulak barne duen biktoriar kutsua baztertuz, Time Square, Variety zinema eta Central Park izango dira argazkiaren eszenatokiak. Kasualitatez, Arielek ateratako argazkia New York osoko bazterretan azaltzen hasiko da, Starvarion lurrin berriaren publizital kanpaina dela-ta. 
Isabel Coixet
Espainia 
100 min.
Istorio honek hiru pertsonaia ditu, Equis, non ibili eta gero utzulian dagoena; honen lagun Taxi, taxi bat gidatuz diharduen rocker-ohia berau, zeina ziutateko bizimoduaz eta neskak abandonatua izanagatik, erozorian dabilena; hirugarrena Evax deitzen da, egundolo mezularisa ausarta, eta negozio handitan sartu nahi lukeena. Hiru pertsonaia hauek hirian aldenik alde dabiltza, aurrera atera nahian, gozatuz batzutan, asfaltuaren egunerokotasun saminarekin borrokatuz eta, nor diren eta nora dihoazen argitu irrikiz, alabaina besterik ezean daukatenarekin konformatu beharko dute. 
Teodoro Ríos, Santiago Ríos
Espainia 
100 min.
Gomera Irla, Kanariak Artxipelagoa. 1947.Benito, Guarapo goitizenez, beste hainbatek bezala lurrik gabeko laborari, amerikan ondasunak lortuko dituelakoan dago, baina migratze kopuru murritza ikusirik klandestinoki untziratu beharko du. Guarapo, Amparorekin maitemunduta dago, baina alde horretarako jauntxoak ere, Amparoren gainean jarri ditu bere begiak. Goardia Zibila atzerik daukala, Laurisilva izeneko baso itxian gordetzen du bere burua, beste laboraiek ziztuen bidez mezuak bidaliz laguntzen diote, erreboltaren sinbolu bihutzen dutelarik. Guarapok odolaz eta bortitzi ordaintzen du bere matxinada, lan egin, maite eta maitatuta izanaren eskubidea. Dena dela ere, itxaropena eta abenturaren herrialdera iritsi ahal izango du. 
Raoul Peck
Alemaniako Errepublika Federala  
98 min.
Joseph Bossuet, torturatua izan eta antigubernamental aktibitateengatik zazpi urte Haitin espetxean igaro ondoren, bere guraso eta anai gazteenarekin New York-en bizi da. Orain fabrika batean lan egiten du eta gazte denboran bere maitea izandako lehengusina ikusten du. Josephek, denda, kafetegia eta liburudenda den leku batean bere denbora librearen parterik haundiena. Behin batean, lanlekuan bere lehengusina bizitatzen ari den bitartean, ustaz bere torturatzaile izandakoa ikusten du bezeroen artean. Topaketa honek, Joseph zeharo nahasten du, bai eta bere senide eta lehengusinarekiko harremana. Lana utzi eta torturatzailea jarraitu eginte du, harrapatu arte. 
Ute Wieland
Alemaniako Errepublika Federala 
97 min.
Neguko gau batez, elurrak hiria estaliz dihardu. Heinz Kamp, 60 urteko alargun eta lanik gabeko kontulariak, ezin du lo hartu. Osteratxo bat ematera atera eta kanposantuan dabilelarik,neska batekin topatuko da. Neska jantziz motz eta are motzago dabil diruz. Hortaz, bere pisuan babesten du. Biharmunean, presaka irteten da kalera; gau horretan etxera itzulian atea bertan behera botata dago. Baina etxe barenan dena txukun.Neskaren izena, Claudia, besterik ez daki. Emeki-emeki, neska buruan sartuz hasten zaio. Gau batez, Claudia itzulia da baina arazo bitxi eta misteriotsua kondatzen dio. Kamp lagundu egiten dio, neskarekin erabat konfidaturik ez egon arren.Neskak bere xarma eta beroaz sortzen dizkion sentipenak erreprimitzen ditu. Neska berriro ere desagertu egingo da, bere gauza guztiak daramatzalarik oraingoan... baina auzia ez da hor amaituko. 
Maurizio Zaccaro
Italia 
62 min.
Sandro adinerdiko langilea da, lanaz eta familiaz gogaiturik bizi delarik goizero trena hartu eta Milanerantz abiatzen da.Istorioaren bilakaera trenbideen greba egun batean hasiko da, zeren eta bere kotxea hartu beharko baitu ziutatera joan ahal izateko. FIAT 1100 bat dauka, aurreneko modelotako bat, baina itxuraz behintzat poliki dabilena. Egun horretan 1100 "izorratu" egingo zaio. Arrankatzerakoan gorabeherak, eta kilometroak ilaran joanaren poderioz, motorra erreta. Protagonistak bertan behera utzi beharko du hainbeste urteetan erabiliagatik kuttun zeukan ibilgailua. Halabaina, zoritxar honen bitartez makina bat ustekabo gertatuko zaizkio. 
Francesca Archibugi
Italia 
90 min.
Forbicioni familia ondoko hauez osatzen da; aitak berrogei urte inguru ditu eta amak egun erdiz bulegoan eta beste erdiz etxean bost semen zaintzan dihardu. Baina familia builosa honi beste norbait datzekio: Parisetik Mignon izeneko lehengusina iristen da. Clarak, Giorgioren emazteak, lehen unetik gorrotuko du bisitaria, Giorgiok aldiz honen izakerarekin liluratuta gerau eta modiozko harremana hasten du iritsi berriarekin. Giorgio itsututa dago nerakerkin, lehen barakkik sentitzen baitzen. Haatik mignon Caiorekin sartzen dio ziria, eta bien arteko harremana hautsi egingo da. Hain sentitzen du bere burua bakarrik, suizidioaren ideia datorkiola.
Pedro de la Sota
Espainia 
90 min.
León de Balanza, Indietako Ejerzitoko iheslari, Italiako bidean dihoalarik, Nafarroako bailara txiki batetan barnetzen da; sasiko haut izanik dagokion heredentzia berreskuratu asmoz. Berarekin ezkuterua eta bi emakume doaz, zeintzu Baztango haran zabaleko baso sakonetan babesleku kausitzen baitute. Andrés Balazategui, aitaren anaiordea, umetan jaso zitueneko bi emakume gazterekin baserri txiki batetan bizi da. Balantzategik ez ditu bere arbasoaren lurrak zatitu nahi, are gutxiago igaroan dihoan mertzenari batekin, bere jabetza umilak partitu. Bi gizon hauen arteko gatazka larrituz joango da, bai eta heriotz duelu batetan amaitu ere. Balantzak Balanzategui hiltzen duen arren, bigarren borroka bat sortuko zaio: bera eta jasotako bi emakumeren artekoa, alegia. Bi emakumeak azkenerarte borrokatzeko prest daude lurron jabetza defendatu xedez. 
David Rathod
AEB 
80 min.
Vikram Desai, Bombaytik New Yorkera iritsi berri den ikaslea dugu. Baina ez dauka oso garbi Berkeley Unibertsitatean injeniaritza ikasi nahi duen ala ez. Kanpotarra izaki ez da erraza hiriaren bizi baldintza gogorrekin ohitzea, dena dela ere, daukan dirua luzatuz gelaska bat alokatu eta zinemara joaten da, ziutatearekin liluraturik. Bertan, Sue ezagutzen du, neska xarmant eta ameskaria. Berkley matrikula eskaria atzera bota eta Inmigrazio Sailak AEBetatik kanporatzea erabakitzen du: egoera honen aurrean Sueri berarekin ezkon dadin eskatzen dio, berau baita han ezagutu duen neska bakarra. Induak, desesperaturik, 5.000 eskaintzen dizkio, eta neskak eskatu egiten dizkionean, lapurtu egin beharko dituela erantzuten dio. Txapuza halakoa egin eta poliziarengandik ozta-ozta aldegiten dute. Abentura txiki onen ondorioz harremana estutuz dihoa. Vikram berehalakoan atzerriraturik dakusa bere burua, baina Suek erabaki oldartsua izango du. Film hau ez da oraindik Estatu Batuetan estreinatua izan. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: