71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
ALFONSO UNGRIA
 
100 min.
Gogorra bezain gozoa da Soldados eta La conquista de Albania filmeak burutu zituen Alfonso Ungriaren azken lana. Bi gazteren bizitza,amodio eta herioaren aurrean. Aktoreak Espainiako zineman agertu diren hasi berri bikainetako bi, Zoe Berriatua eta Elena Anaya, dira. Ondoan, eskarmendu handiko bi izar, Imanol Arias eta Julie Carmen. Komedia sekulakoetan aditua den Joaquin Oristrellek gusto samina ezarri zion gidoiari zine argazkiaren maisua den Hans Burmannek pelikulak eskatzen zuen tonu mindua sortu zuelarik.
MARIO SABATO
 
92 min.
Tangoaren eta honen inguruko munduaren magiari buruzko pelikula bat da, kantatzeko modu bat eta dantza bat mintzagai izateaz gain, herrialde baten eta azpimundu bitxi eta ezberdin baten berri ematen digularik. Inoiz Arrabal, Gardel.edo "La Comparsitaren" dantza txorigaldu horrek hunkitu bazaitu, derrigorrez ikusi beharreko pelikula duzu hau. Eta hau guztia zertan datzan ez badakizu, ikus ezazu pelikula eta tangoaren mundua musikaz haruntzago doala ohartuko zara.
JUAN SEBASTIAN BOLLAIN
 
105 min.
Juan Sebastián Bollaín, filme honen zuzendaria, On Luis Bollaín Rozalem semea da. On Luisek miretsi egiten zuen Belmonteren artea. On Luis notarioak zazpi liburu idatzi zituen zezenketaren magiaz. On Luisek ia dena kontatu zion Juan Sebastiani Juan Belmontez. Enriquetak, maitatu zuen azken emakumeak, aitak esan ez zituen hainbat sekretu azaldu zizkion zinegileari. Filmea Belmonteren lehiakide leial eta paregabea zen Joselito toreroaren heriotzaz hasten da. Heriotz horrek Juanen artea betikoz markatu zuen.
MANUEL GOMEZ PEREIRA
 
104 min.
Komedia espainiarrari ikutu berri eta freskua eman dion Manuel Gómez Pereirarena da Boca a Boca. ¿Por qué le llaman amor cuando quieren decir sexo? zuzendu zuenak lan polita egiten du kameraren aurrean dituen aktoreekin. Javier Bardemen ondoan badira antzerki monstru sakratua den Josep Maria Flotats, Hollywoodek beso zabalik jaso duen Aita Sánchez-Gijón eta artisten ordezkari ero ta bihotz onekoarena egiten duen María Barranco. Agentzi erotikoan, telefonoaren alde honetan, Candela Peña.
Alvaro Fernández Armero
 
90 min.
Alvaro Fernández Armerok duela bi Zinemaldi aurkeztu zuen Sail Nagusian Todo es mentira, bere lehen luzemetraia. Brujas irudizko bigarren saioa dugu. Bertan, Fernández Armerok polito darabil hiri handiaren bakardadea hiru emakume hauen mentura eta kalenturen neurri eta tamaina guk uler dezagun. Errepartoan, Todo es mentiran parte hartu zuen Penélope Cruz , La madre muerta ko izar isila zen Ana Alvarez eta Beatriz Carvajal komiko amorratua. Filmearen lau kantoietan ere, Kiti Manver, Neus Asensi eta Alex Angulo beteranoak.
ENRIQUE URBIZU
 
100 min.
Tu novia está loca eta Todo por la pasta lanen egilea den Urbizu bilbotarrak gogor eta gogoz heltzen dio ohiko ipuinekin, tradizio handiko marrazki bizidunekin eta kaminoetan barrena doazen kamioilariak protagonista dituzten istorioekin zerikusi franko duen kontakizun honi. Amara Carmona, Alma gitana n aurkitu genuen neska fin ijitoa da Sancho Graciak txarrerako eta Perugorriak onerako desiratzen duten izenburuko Cachito. Aldamenean, aktore ikasiak diren Elvira Minguez, Sara Mora, Luis Cuenca eta Aitor Mazo.
LUIS ALBERTO LAMATA
 
102 min.
Luis Alberto Lamata zuzendariak bere pelikula "halabeharra eta gerrari buruzko istorio" baten moduan definitu du. Desnudo con naranjas-en ejerzito liberaleko kapitain indio batek eta armada federaleko soldaduen atzetik zihoan emakume zuri batek beren patuak gurutzatzen dituzte. Gizonari eskuetara objetu magiko bitxi bat helduko zaio, ausazko jokuetan zorte ona ematen diona, baina haren ordainetan Deabruari garesti pagatu beharko dio. Filmean R.L.Stevensonek ezezik, Barloventon entzundako kondairek ere eragina izango dute.
IÑIGO VALLEJO-NAGERA
 
83 min.
Kondaira indigena bat aztertzen duen mistikari buruzko gogoeta.
Alex de la Iglesia
 
103 min.
1995eko Sitges fantastikoan estrenatu zenetik, Perdita Durango filmatzen ari den Alex de la Iglesiaren bigarren luzemetraiak munduko zinemaldi franko korritu ditu sari ugari bereganatuz. Infernuzko Madril batean, batere kristau itxurarik ez duen Gabon batean, Arantzazuko apaiz eroak jaiotzear den Antikristoaren segizioari ekiten dio. Def con Dos taldeko abestiak entzuten dira KIO dorreen azpian, Terele Pávez aktore bikaina berreskuratu zuen Alexek zinerako eta zuzendaritza artistikoan, Euskalherriko Arri eta Biafra ditugu.
Fernando Colomo
 
108 min.
Luis, a conservative 20-year-old, goes to London one summer with the intention of taking a Master in Economy. He is accompanied by Noelia, his mother, who is much more liberal, and whose husband holds an important political position. They are met by Olivia, Noelia's younger sister, who has been living in London for years and is married to Duncan, an unemployed actor eight years younger than herself. Luis is to occupy a room rented from Oswald, one of Olivia's neighbours, who lives in total disorder. Noelia returns to Madrid for a few days, after having asked her sister to wisen her son up a bit. Olivia does just that, thereby leading to a love affair between nephew and aunt.
Patricia Cardoso
Kolombia 
50 min. Film ertaina
1926an, Kolonbiako mendialdean, mediku gazte batek begi-lausoen ebakuntza egiten dio herriko urketari zaharrari. 50 urteetan itsua izan den Bernabék egundoko esperientziak bizituko ditu ikusmena berreskuratzean, Patricia Cardosok, zortzi urterekin behi lodi eta argalei buruzko dokumental bat egin zuenak, 50 minututako erdimetraia honetan kontatzen duenaren arabera.
Mariano Barroso
 
93 min.
Los Angelesen eta Sundanceko Institutu famatuan ikasi zuen zinema Mariano Barrosok. Berlinen atera zuen plazara Mi hermano del alma. Berlinaleko sariketan ere aurkeztu zuen Extasis hau. Donostiakoa dugu argazki zuzendaria, Flavio Martinez Labiano. Gasteizkoa berriz Bingen Mendizabal musikagilea. Euskaldunak ere arropa eta dekoratuen arduradunak, Ion Arretxe eta Eva Arretxe. Errepartoan, Javier Bardem, Federico Luppi eta Silvia Munt aktore ospetsuen ondoan, etorri berri garrantzitsu bi: Leire Berrocal eta Daniel Guzmán.
Icíar Bollaín
Espainia 
90 min.
Icíar Bollaín gazte gaztetatik dago murgilduta zinemaren munduan. Aktore ezagutu genuen El Sur ren. Laburmetraia ugari zuzendu zituen bere lehen saio luzea den Hola, ¿ estás sola? ri ekin aurretik. Aldi berean, La Iguana ekoiztetxeko kidea izanik, hainbat egileren lan motzak bultzatu ditu. Adiskidetasun baten istorioa eta bi neska gazteren erretratua den filme honek Valladoliden irabazi zuen zinegile gazteentzako saria. Protagonistak, pantailan agertu orduko izarra zen Silke eta Días contados eko Candela Peña aktore bikaina
CIRO DURAN
 
96 min.
Sei polizoi kolonbiar itsasuntzi batean gordeta doaz Estatu Batuetarako bidean. Egun batean polizoi horietako baten istripuak ezbaia sortuko du besteen artean: lagunaren bizitza salbatzen ahalegindu, barkuko kapitainari laguntza eskatuz edo untzian daudela agerian utzi gabe, haren zoritxarraren aurrean ezikusiarena egin eta beste bostak besterik gabe portura iritsi?. Ciro Duran errealizadoreak premiazko galdera bat mahaigaineratzen du: Zer da lehenago, elkartasuna edo norbanakoaren ametsak?.
Gerardo Herrero
 
119 min.
Gerardo Herrero zuzendari lanetan hasi baino lehenago Espainiako zinemaren ekoizle ezinbestekoetako bat izan da. Malena bere bigarren luzemetraia zuzendari moduan dugu. Almudena Grandesen nobela izen onekoa pantailara egokitzerakoan, Fresa y Chocolate kontakizunaren egilea den Senel Paz izan zuen laguntzaile. Filmea ekoizpen europar zabala da. Hiru herrialdetako telebisioek parte dute esfortzuan. Kameraren aurrean, Carlos López gazte ezezagunaz gain, Euskal Herriko beste aktore bat entzute handikoa: Joseba Apaolaza.
JUAN ALEJANDRO RAMIREZ
 
35 min.
Juan Alejandro Ramirez, antropologo, argazkilari eta zinegile peruarrak "egunkari bisual" bat denaren 35 minutu hauetan Benin, Afrika Mendebaldarrean igarotako bi hilabete laburbiltzen ditu. Bidaiari bakartiak betirako misterio hutsak izango zaizkion hainbat gauza bizitu zituen. Juanek kontatutakoaren arabera: "Me dicen Yobo soilik distantzia batetik begiratuz egin daitekeen filme mota horietakoa da. Distantzia horrek Hirugarren Munduan guztiak esperientzia kolektibo baten partaide garela jabetzeko ahalmena ematen digu".
Tatiana Gaviola
Txile 
90 min.
Tatiana Gaviola, Txileko zinearen etorkizun handiko pertsonaia ospetsua denak, luzemetramaian debutatzen du. Bere mamu eta kezkak ez ditu bertan behera uzten: maitasun fisikoa eta kasik basatia, errepresio politikoak, Pinocheten diktadura, baina hau guztia estilo berri, ausart eta ezberdina erabiliz kontatuko digu, ez ohiko moduekin. Originala da, irudigintzan ezezik, filmearen istorioa asmatzerakoan ere bai. Latinoamerikar zinearentzako hautagai sendoa.
JOAN GRACIA (Tricicle), PACO MIR (Tricicle), CARLES SANS (Tricicle)
 
Betidanik izan dira hotelak zinemak maitaturiko lekuak. Marx anaiak El hotel de los líos en sartu ziren lasai asko.Muerte en Venecia rako eszenategi aproposa izan zen Hotel des Bains hura. Tricicle hirukote mutu baina aldrebestuak ere gustoko ditu hotelak. Horrexegatik, hor dabiltza eskailerak gora ta behera bazterrak nahastuz. Hirurek zuzentzen dute hotela. Hirurek idatzia da arautegia. Hirurek Jean Rochefort, Lydia Bosch, Beatriz Rico eta Nathalie Seseña bezalako aktore primerakoak gonbidatu dituzte bertara
LUCRECIA MARTEL
Argentina 
13 min. Film laburra
Rey Muerto herrian bazkalondoko kuluskan dago jendea Juana bere seme-alabekin eta poltsaz zamatuta etxetik ateratzen denean. Lehioak zabaltzen dira. Juanak ihes egiten du antza. Norbaitek senarrari abisu ematen dio. Juanak pistola bat darama. Lucrecia Martelek izenpeturiko argentinar laburmetraia honek hamairu minutu irauten ditu. Berak kontatzen duenez, behin zine-aretozain batek honela esan omen zion, "andre, zeure pelikulak gizonezkoak toki txarrean uzten gaitu". Beste batzuk feministatzat hartu zuten. Egileak hauxe erantzun zien, "Ez dut uste emakume inteligenterik dagoenik feminista ez denik".
MARIO LEVIN
 
88 min.
Arkadin Producciones-ek aurkezturiko Mario Levinen pelikula zine beltzaren tentaldi eta gaiekin hertsiki uztartuta dago. Misterio bat dago bertan, zine-areto batean hiltzen den gizon baten, Salermoren, eta Smith izeneko pisu-jasotzaile ilun baten arteko harreman bereziaren atzean ezkutatzen dena. Sotto Voce-n fatalitate ukitu bat dago eta bada emakume bat sekretu gehiegi dakiena. Zine irakasle eta kritikoa izandako argentinar batek gauzatu du Sotto Voce filmea.
Isabel Coixet
Espainia - AEB 
93 min.
Aurtengo Berlinalen ere plazara aterata, Bartzelonako Isabel Coixerten estraineko luzemetraiak kritika izugarri onak jaso ditu han hemenka. Trust filmearen Hal Hartley zuzendariarekin konparatu zuten inkluso. Estilo, modu eta manera kontuetan xumea baina zertzeladetan aberatsa dela esan da. Argudioaren inguruan, "bakardadea, esperantza eta maitasun ezaren gaineko tragikomedia" dugula aipatu da behin baino gehiagotan. Amerika sakonean filmatua, Arquette familia ospetsuaren kide den Alexis ikusiko dugu bertan.
Julio Medem
 
125 min.
Anbotoko amaren misterio mende askotakoan libreki oinarriturik, Julio Medemen luzemetraia hirugarren honen kolore gorriak txunditu zuen aurtengo Cannesen estrainekoz ikusi zuen mundu osoko ikuslegoa. Lurraren tinkotasunaren desioz den bitan banaturiko gizon honen istorioa Javier Aguirresarobe eibartarraren argiaz tindatua da. Zuzendaritza artistikoan, Satur Idarreta. Soinu bandan, Donostiakoa den Alberto Iglesiasen musika. Aragoiko Cariñenako zelai gorriskak izan ziren filme honetako eszenatoki naturalak.
XAVIER RIBERA PERPIÑA
 
90 min.
Xabier Ribera Perpiñák eta Julio Ribero argazki zuzendariak bi kolore mota, bi modu estetiko desberdinetan banatu dute Puro Veneno ren mundua. Jende helduaren esparruan 80ko hamarkadaren ikono hainbat: diseinuzko etxeak, luxuzko kotxeak, kokaina, grisa, txuribeltza. Gazteen barrutian, berriz, haurtzarorekin zerikusia duten tonu eta oihalak. Mundu epel batetik hotz batera joango dira piskanaka piskanaka Montse Mostaza ta Santiago Lajusticia. Mundu izoztu horretan Nacho Duato eta Assumpta Serna daude.
Fernando Trueba
 
117 min.
Oskarra eta gero, Truebak komedia klasikoetan sustraiak zituen lan honi ekin zion. Westlake idazle iruzurti, bizkor eta matxinoaren ipuin maltzurrean oinarritua, bi emakumerekin amodio jokuetan dabilen gizonaren mixeriak kontatzen ditu Wilder, Sturges, Hawks, Cukor maisu eta eredu dituen filme honek. Antonio Banderas ahalegin frankotan ibiliko zaigu Melanie Grifithez gain, Daryl Hannah andereñoarekin gozo gozo izan nahi baitu. Lekuko eta nolabaiteko biktimak, Joan Cusack eta Danny Aiello aktore benetakoak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: