Git kartzelatik atera eta berehala istilutan sartzen da, Tom French mafia-buruak egintza kriminal bat egitera derrigortzen diote, bere aitona garbitu berri duen zital halakoa. Dena gaizki dabil basamortu eta lokaztietan zehar Frank Grogan, munduko bahiturik berritsuena daramatela. Bunny eta Giten arteko harreman gatazkatsua barezten hasi orduko ezbai moral handi bati aurre egin beharko diote... zeinaren azpian diru kontu susmagarriren bat antzeman daitekeen.
PADDY BREATHNACH
RTE irlandar telebistarako Exploring the Landscape, Exploring the Celtic Lands, Streets of Dream edo The Road to America dokumentalak egiten situela trebatu zen. Ondoren A Stone of the Heart (1991) eta The Long Way Home (1994) laburmetraiak burutu zituen. Alisa (1994) bere lehen luzemetraiarekin errealizadore berrientzako euskal media Saria eskuratu zuen Donostiako Zinemaldian.