tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  >
DUE SOLDI DI SPERANZA / TWO CENTS' WORTH OF HOPE (BI XENTIMO ITXAROPEN)
Gosea, umorea eta fantasia

Antoniok bere ama eta bost arreba mantentzeko lan egin beharra dauka, eta gainera eskualdeko piroteknikariaren alaba den Carmela sutsuarekin ezkontzeko aurreztu beharra. Erretoreak sakristau gisa hartzen du eta hileko diru-xoxak Napoliko kaleetan paskin komunistak pegatuz osatzen ditu. Erretoreak horren berri izaten duenean, sakristau postua kentzen dio. Eta hori gutxi balitz, andregaiaren aitak ezkontzea galerazten dio. Carmelak etxetik aldegiten du orduan eta Antoniok neskaren familiari aurre egin diezaion konbentzitzen saiatuko da. Neskaren aitak berriro errefusatzen duenez, Antoniok haren baimenik gabe Carmelarekin ezkontzea erabakiko du.
BIOGRAFIA

RENATO CASTELLANI

Zuzendu zituen hamazazpi pelikuletatik hamabosten gidoia idatzi zuen, eta beste hamasei ere Camerini, Blasetti, Soldati, Puccini, Rolf Hansen eta De Sicarentzat. Zenbait kritikarik bere estiloa "neorrealismo arrosa" edo "neo-optimismotzat" jo zuen, baina bere zinea, gora-beheratsua izateaz gain, maiz axalekoa, eta ziztada gutxikoa dela esan genezake, eta behar adinako densotzea lortu ez zuena. 


FITXA
Zuzendaria
RENATO CASTELLANI
Gidoia
Renato Castellani, Titina De Filippo
Argazkia
Arturo Gallea
Muntaketa
Iolanda Benvenuti
Musika
Alessandro Cicognini
Antzezleak
Vincenzo Musolino, Maria Fiore, Gina Mascetti, Luigi Astarita
Iraupena
95 m.
Herrialdea
Italia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea