MARIO MONICELLI, STENO
Elkarrekin zuzendu zituzten zazpi pelikuletatik bost Totò (1898-1967) aktore bikainak jokatu zituen; 106 pelikulatan parte hartu zuen aktore paregabe honek eta bere azken filmeak itsu zegoela burutu zituen. Monicellik, komedia fin, ironiko eta ziztatzailearen katedraduna denak, maisulan apartak utzi dizkigu, I soliti ignoti esaterako. Steno zinegile oparoa da, eta sainetea bereziki menperatzen zuena.