ALESSANDRO BLASETTI
Lorenek eta Mastroiannik elkarrekin egindako lehen antzezpena, handik urtebetera Blasettik La fortuna di essere donna pelikulan elkartu zuen bikote bera. Egile honen komedia neorrealista bikain horietako bat da, genero historikoa (Fabiola, La corona di ferro, La contessa de Parma) edo dokumental musikala (Europa di notte) bezain egoki landu zuena. Bere azken lan aipagarria, Io, io, io... e gli altri izan zen.