71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

VITA DA CANI / IT'S A DOG'S LIFE (BIZIMODU PETRALA)

STENO , MARIO MONICELLI
Italia      90 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Franca bere bizimoduaz nazkatuta dagoen langile arrunta da. Erromara doa bizitzera, eta dantzari moduan ari den lagun bati esker, Verari esker, Martoniren errebista-konpainiak kontratatzen du. Trenez egiten duten bidaia batean Margherita ezagutzen dute, eta Martoni harekin maiteminduko da. Ondoren, Vera eta Franca bi industriari aberatsekin ateratzen hasiko dira. Franca horietako batekin ezkonduko da, baina Verak nahiago du konpainiara itzuli. Margheritak Franca ordezkatu eta arrakasta handia lortuko du. Bien bitartean, Francak bere mutila izandakoa topatuko du eta, ezkontzean egindako okerrarengatik etsituta, bere buruaz beste egiten du. Verak azkenean bera zinez maitatuko duen mutila ezagutzen du eta Margheritak, Martonirekin zorretan dagoela iruditzen bazaio ere, barietate-konpainia handi batekin kontratua sinatzen du.
Zuzendaria
STENO , MARIO MONICELLI
Gidoia
Steno, Mario Monicelli, Sergio Amidei, Aldo Fabrizi, Ruggero Maccari
Argazkia
Mario Bava
Muntaketa
Mario Bonotti
Musika
Nino Rota
Antzezleak
Aldo Fabrizi, Gina Lollobrigida, Delia Scala, Tamara Lees
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Italia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: