EMILIO MARTÍNEZ-LÁZARO
Madril, 1945. Televisión Españolako programa dramatikoen errealizadorea gisa aritu zen, gidoiak idazteaz gainera. Berlinen Urrezko Hartza irabazi zuen Las palabras de Max (1976) filmearekin; gero bide berri bati ekin zion, hainbat eratako komediak egiteari hain zuzen: Sus años dorados (1980), Lulú de noche (1985), El juego más divertido (1987), Amo tu cama rica (1991) eta Los peores años de nuestra vida (1994).