CHUS GUTIÉRREZ
Granada, 1962. 1983an New Yorkera joan zen eta bertan, sukaldari edo zerbitzari gisa lan egiteaz gain, zinea ikasi zuen Citi Collegen. 1987an Madrilera itzuli ondoren, Xoxones musika taldeko partaide izan zen. Sublet (1991) izan zen bere lehen pelikula, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuena. Geroztik filmatu dituenak, Sexo oral (1993) eta Alma gitana (1995) izan dira.