tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  >
PIZZA, BIRRA, FASO / PIZZA, BEER, SMOKE
Made in Spanish '98

El Cordobes, Buenos Aires inguruan dabilen nerabe talde marjinal bateko buruzagia da. Zeregin bakarra dute bizitzan: lapurreta egitea, alegia. Haatik, beti aitajaun baten menpe dihardute eta harrapakinaren zati txikienarekin geratzen dira. Sandra, El Cordobesen neska, haurdun dago eta euren semearentzat etorkizun hobeagoa nahi du. Orduan, lapurretak euren kasa antolatzeko ordua heldu dela erabakiko du El Cordobresek. Egundoko lapurreta egin eta Uruguaira alde eginez bizitza berri bat hasteko asmoa dute. Hala eta guztiz, hanparen munduan tarte bat aurkitzea kontu latza izan daitekeela konturatzen dira.
BIOGRAFIA

BRUNO STAGNARO, ADRIÁN CAETANO

Starganok (Buenos Aires, 1973) hiru laburmetraia zuzendu zituen eta horietako bat, Guarisove, los olvidados, hainbat zinemalditan saritu zuten. Susurros en el viento-ren gidoia amaitu berri du Georgina Nacifekin elkarlanean. Caetanok (Montevideo, 1969) Cuesta abajo saridun laburmetraia zuzendu zuen, besteak beste. Horrez gain, La expresión del deseo erdimetraia filmatu du eta Bolivia luzemetraian lanean dihardu. 

FITXA
Zuzendaria
BRUNO STAGNARO , ADRIAN CAETANO
Gidoia
Bruno Stagnaro, Adrián Caetano
Argazkia
Marcelo Lavintman
Muntaketa
Andrés Tambornino
Musika
Leo Sujatovich
Antzezleak
Héctor Anglada, Jorge Sesan, Pamela Jordan, Walter Díaz
Iraupena
80 m.
Herrialdea
Argentina
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea