tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  >
MONTY PYTHON'S THE MEANING OF LIFE (BIZITZAREN ZENTZUA)
Terry Gilliam

Crimson deritzan aseguru-etxeko enplegatu beteranoek oso baldintza txarretan egiten dute lan, enpresaren kontrola bereganatu duen exekutibo talde baten begirada zorrozpean. Yuppie etorriberriek kontulari zahar bat lanetik kaleratzen dute, eta orduan enplegatuak matxinatu egiten dira eta edifizioa, itsasuntzi pirata bat bailitzen, finantzen-itsaso zurrunbilotsua konkistatzera abiatzen da.
BIOGRAFIA

Marrazkilari eta umorista, Terry Gilliamek (Minneapolis, 1940) Mad aldizkariko Harvey Kurtzman editore ezagunarentzat egin zuen lan New Yorken. 1967an, Londresen finkatu zen bere lagun John Cleese aktore ingelesarekin eta honek Monty Python taldea sortuko ziten Eric Idle, Terry Jones eta Michael Palin aurkeztu zizkion. Hauekin batera, umore-sen suntsitzaileaz beteriko Monty Python and the Holy Grail (Mahai karratuko zaldunak eta beren jarratzaile eroak, 1975), Monty Python's Life of Brian (Briaren bizitza, 1979) eta Monty Python's The Meaning of Life (Bizitzaren zentzua, 1983) filmeetan parte hartu zuen. 

TERRY GILLIAM

Monty Pythonen ziharduen bitartean, Gilliamek bakarka bi filme zuzendu zituen: Jabberwocky (Erreinuko piztia, 1977) eta Time Bandits (Denboraren heroiak, 1981). Taldea banadu zenean, Gilliamen aldirik irudimentsu eta pertsonalena hasi zen: Brazil (1985), The Adventures of Baron Munchausen (Munchausen baroiaren abenturak, 1989), The Fisher King (Errege arrantzalea, 1991), 12 Monkeys (Hamabi tximu, 1995), eta oraintsu eztabaida handia eragin duen Fear and Loathing in Las Vegas (Beldurra eta nazka Las Vegasen, 1998). 

Filmeak egiteko formula jakinen erosotasunetik urrun, Gillamek ikerketarako eremutzat dauka zinearen esparru zabala, bai formalaren alderik -bere irudien kontzeptuan marrazkilari izana osotara antzematen zaio-, baita istorioei dagokienean ere, zeinetan umore garratz eta krudelena ezkortasun tragikoarekin harrigarriro uztartu dietuen. 

Atzera bergirakoa Jordi Costak eta Sergi Sánchezek zuzendariaren ibilbide oso aztertuz idatzi duten Terry Gilliam. El soñador rebelde liburuarekin osatuko da. 

FITXA
Zuzendaria
TERRY JONES , TERRY GILLIAM (The Crimson Permanent Assurance)
Gidoia
Graham Chapman, John Cleese, Terry Gilliam, Eric Idle, Terry Jones, Michael Palin
Argazkia
Roger Pratt (The Crimson Permanent Assurance), Peter Hannan
Muntaketa
Julian Doyle
Musika
John Du Prez
Antzezleak
Graham Chapman, John Cleese, Terry Gilliam, Eric Idle The Crimson Permanent Assurance: Sydney Arnold, Guy Bertrand, Andrew Bricknell, Ross Davidson
Iraupena
107 m.
Herrialdea
Erresuma Batua
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea