tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  >
HOTEL ROOM
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Uztailaren 4a. New York. Hemen, zuetako inork aurkituko ez lukeen hotel honetan, denborak bertan gelditzen direnekin jolasten du: hirian iragaitzaz dagoen eta emakumezko konpainia bila dabilen bigarren mailako mago bat; San Franciscora dihoan argazkilari bat, gerraren batetik iritsi berria eta behar ez den lekuan muturra sartu nahi duena; adiurre txarreko bikote ezkonberri bat; etsi-etsian dagoen gizon bat, zoriak jaio zen lekura atzera ekarri duena... Ezer ez da itxuraz dirudiena. Denek dute zer ezkuta. Desio gordeak, ustegabeko sekretuak. Gauzak maiz halabeharrez gertatzen baitira, arrazoi jakinik gabe. Zeren eta bizitza, sarritan, arraroa baita. Bat diren bost istorio, hoteleko gela berean.
BIOGRAFIA
Cesc Gayk (Bartzelona, 1967) zenbait dokumental eta laburmetraia egin ditu, telebista nahiz zinerako gidoiak idatziz, halaber. Daniel Gimelberg (Buenos Aires, 1964) iaz Zabaltegin erakutsitako Eduardo Milewicz-en La vida según Muriel filmearen zuzendari artistikoa izan zen. New Yorken arotz gisa lanean zihardutela elkar ezagutu eta Hotel Room lanaren proiektuan nahastu ziren.
FITXA
Zuzendaria
Cesc Gay , Daniel Gimelberg
Gidoia
Cesc Gay
Argazkia
Nick Hoffman
Musika
Joan Díaz, Jordi Prats
Antzezleak
Xavier Domingo, Montse Català, Heidi Wolfe, Barbara Boudon
Iraupena
86 m.
Herrialdea
Espainia - Argentina - AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea