tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 46. Edizioa 1998  >
PLUS-MINUS NULL
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Alex Berlingo gazte bat da egun erdiz eraikuntzan arituz eta lapurreta txikiei esker bizirik dirauena. 33 urterekin ez da ezeren jabe, hautsitako ezkontza batetik dator, eta gitarra bat eta Trabbi bat besterik ez dauzka, Alemaniako Errepublika Demokratikoa zenean egiten ziren auto mota trakets horietako bat. Bere bizitzari zentzu berria emango dio Svetlana bosniar prostituta xarmanta ezagutzeak; baina neskak ezkontzeko ageri duen gogoak nazkatu egingo du. Beste prostituta batek, Ruthek, Alexentzako emakume aproposagoa dirudi, bera bezalaxe bakartia eta ezer gutxirekin moldatzen baita. Gauzak korapilatu egingo dira Alex lapurretan harrapatzen dutenean.
BIOGRAFIA
Dublinen jaio zen 1968an. 1991n DFFBn ikasten hasi aurretik, dokumentalen kamera-operadore bezala eta hainbat telebista-kateetan soinu-teknikari gisa hasi zen. Honez gain, zenbait laburmetraia eta dokumental bat zuzendu zituen. Plus-Minus Null da DFFBn egin zuen bere graduazio-lana.
FITXA
Zuzendaria
Eoin Moore
Gidoia
Eoin Moore
Argazkia
Bernd Löhr, Eoin Moore
Antzezleak
Andreas Schmidt, Tamara Simunovic, Kathleen Gallego Zapata
Iraupena
81 m.
Herrialdea
Alemania
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea